218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 17. lurzatian

Etxalarko Udalak, 2024ko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Etxalarko 1. poligonoko 17. lurzatian. Behin betiko onespenaren erabakia 2024ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko urriaren 11n.

Akats baten ondorioz, hiri-jarduketarako plan bereziaren bertsio osatugabea argitaratu zen, ez bilkura hartan egiaz onetsitakoa. Akatsa zuzentzeko, araudia osorik ematen da argitara.

Etxalarren, 2025eko urriaren 22an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2513798