2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza. Izendapen-proposamena
Deialdia argitaratu zen 2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n.
Kalifikazio-epaimahaiak Iban Lopez de Goikoetxea Galán eta Xabier Ezkerra Larraza izendatzeko proposamena egin du.
Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Olaztin, 2025eko urriaren 22an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2513753