218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, musika eskolako saxofoi irakaslearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Olaztiko Musika Eskolaren Patronatuko buruak, 2025eko urriaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

2025eko urriaren 13an burutza honek ebatzi zuen Adrián San Román Alvesen aldeko izendapen-proposamena egitea, Olaztiko Musika Eskolan saxofoi irakaslearen lanpostua bete dezan lan-kontratudun gisa.

Ikusirik interesdunak 2025eko urriaren 15ean ebazpen hartan eskatu dokumentazio guztia aurkeztu zuela, eta baliozkotzat jo zela.

Ikusirik urriaren 17an izendapen proposamena argitaratu zela 2025eko 208. Nafarroako Aldizkari ofizialean.

Aintzat harturik prozedura honetako 11. oinarri arautzailea, bidezkoa da aipatu izangaia izendatzea aldizkako lan-kontratudun finko gisa eta lanaldi partzialean, Olaztiko Musika Eskolaren zerbitzura.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legeriak eta Olaztiko Musika Eskola erakunde autonomoaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Baliozkotzat jotzea Adrián San Román Alvesek 2025eko urriaren 15ean aurkeztu dokumentazioa.

2.–Beraz, Adrián San Román Alves Olaztiko Musika Eskolako saxofoi irakasle izendatzen da, aldizkako lan-kontratudun finko gisa eta lanaldi partzialean.

3.–Izendatuak 2025eko urriaren 17an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, eta 2026ko ekainaren 30era arte beteko du (2025-2026 ikasturtearen bukaera-eguntzat joko den eguna), ezertan eragotzi gabe 2026ko irailetik aitzin berriz kontratatzea, ondoko ikasturterako.

4.–Interesdunari aditzera ematen zaio 6 ordu eta 5 minutuko eskola-ordu egin beharko dituela astean. Halaber emandako 25 eskola-orduko multzo bakoitzeko, dagozkion eskolarik gabeko orduak eman beharko ditu.

5.–Ekonomiaz eta kontabilitateaz arduratzen den udal alorrak Adrián San Román kontratatuko du, bat etorriz ebazpen honetan, hautapen prozeduraren oinarri arautzaileek bildutako alderdietan eta onetsitako azken udal plantilla organikoan xedatutakoarekin. Orobat, alta emanen zaio nominen, gizarte segurantzaren eta beharrezkoak diren gainerako jarduketen ondorioetarako; hori guztia, langileak lan-araubidearen arabera kontratatzeko arloan indarrean diren legeei jarraikiz.

6.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea (bidezkoak diren errekurtsoak adierazita), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Musika Eskolako Patronatuak berrestea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2025eko urriaren 20an.–Udalburua, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2513659