1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
56/2025 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Ayala Puente San Juan andrea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko ordezko kide izendatzen duena, UGTren ordezkari gisa.
Martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera arautzen du.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena duten sindikatuak Kontseiluan ordezkatzen dituzten kideen artean, UGT sindikatuarenak María Soledad Vicente Yoldi andrea eta Aroa Celorrio García andrea dira.
2025eko urriaren 9an, UGT sindikatuak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan bere ordezko kidea izendatzeko proposamena bidali zuen.
Hori dela eta, Nafarroako Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ayala Puente San Juan andrea izendatzea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko ordezko kide, UGTren ordezkari gisa.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau UGT sindikatuari igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 15ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2513390