218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Banatzailearen izendapena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Carlos Jimenez Anguiano banatzaileen lanpostuak betetzeko deialdira aurkeztu zen. Lanpostu horiek merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoak ziren, eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean zauden, bat etorriz Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin. Hala, plaza hautatzeko deituriko lehen izangaiak ez du frogatu betetzen dituela deialdiaren 9.1 oinarrian eskatutako baldintzak.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz, epaimahaiak erabaki du, aho batez, lanpostua eskuratuko duen izangaia zerrendako hurrengoa dela (eskainitako lanpostu hutsen kopuruaren arabera). Hortaz, Carlos Jimenez Anguiano izendatzeko proposamena egin du, zeinak deialdiaren 9.1 eta 10.2 oinarriak bete beharrez, aurkeztu baitu eskatutako dokumentazioa.

Carlos Jimenez Anguianok 2025eko uztailaren 28an hartu zuen banatzailearen plaza, Corellako Udalen jarduteko, lanaldi ez osoan (%66,84).

Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), abenduaren 28ko 20/2021 Legeak (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT

Lehenbizikoa.–Carlos Jimenez Anguiano banatzaile izendatzea, 2025eko uztailaren 28tik, Corellako Udalean jardun dezan lanaldi ez osoan (%66,84).

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari igortzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duen lehen bilkuran.

Aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Berrestea Alkatetzaren 988/2025 Ebazpena, zeinaren bidez Carlos Jimenez Anguiano banatzaile izendatu baitzen 2025eko uztailaren 28tik, Corellako Udalean jarduteko lanaldi ez osoan (%66,84).

Corellan, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2513737