218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Otsagabiko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko martxoaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01054.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200101054

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: Otsagabiko 1.168 zenbakiko finkaren 1/3 zatiezina.

Erregistrokoa: Otsagabiko 1.168 zenbakiko finkaren heren zatiezina, Agoizko Jabetza Erregistroko 3610. liburukian, 29. liburuan, 116. folioan inskribatua.

Deskribapena: Hiri-finka.–Otsagabiko 2 zenbakiko eraikineko hirugarren etxearen ezkerreko bigarren lokala; gaur egun lokal hori dagoen etxea Mantxoalorra kaleko HIRU zenbakiarekin identifikatuta dago. Berrogeita bi metro eta hamar dezimetro eta berrogeita hamar zentimetro karratuko azalera eraikia du, eta hogeita hemezortzi metro eta hirurogeita hamaika dezimetro eta berrogeita hamar zentimetro karratuko azalera erabilgarria. Bi aldeetatik du sarbidea, bideetarako lursailetik. Mugakideak: ezkerrean, ezkerreko lehena; eskuinean, ataria eta eskailera; atzealdean eta aurrealdean, finka nagusiaren gainerakoa. Ehuneko bat dagokio:

a) Bi eraikinetako elementu eta gai komunetan, %100/56.

b) 2 zenbakiko eraikinean edo B letran: %100/24.

c) 2. eraikineko edo B letrako hirugarren etxearen elementu eta gai komunetan: %100/8.

Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31001001313144.

Katastrokoa:

–Otsagabian. (1/3) 28. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea, 2. hiri-unitatea; katastroko erreferentzia: 310000000001849556MU.

–Otsagabian. (1/3) 28. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea, 3. hiri-unitatea; katastroko erreferentzia: 310000000001849557QI.

–Otsagabian. (1/3) 28. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea, 11. hiri-unitatea; katastroko erreferentzia: 310000000001849565YD.

KOKAPEN KODEAK: (*)

HELBIDEA EDO PARAJEA

AZALERAK (m²)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

Zati komuna

1 28 1 2

Mantxoalorra kalea 3, behea

31,75

4,16

Biltegia

1 28 1 3

Mantxoalorra kalea 3, behea

13,60

1,78

Biltegia

1 28 1 11

Mantxoalorra kalea 3, solairuartea

46,16

6,04

Biltegia

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko urriaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2513337