218. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOAREN IRAGARKIA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Navarra de Aglomerados SLk sustaturik.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratua ematea

Espedientearen

kodea

0001-0056-2024-000015

Hasiera eguna

2025-10-02

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 5.1 taldea

1/2016 Legegintzako Errege-dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Bat ere ez

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Bat ere ez

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.b) taldea

Instalazioa

Hondakin plastikoen tratamendua

Titularra

Navarra de Aglomerados SL

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3180509096

Tokia

Meseta de Salinas industrialdea, B kalea 1 (5. poligonoa, 580. lurzatia, 2. nabea) - 5. poligonoa, 580. lurzatia (1. eta 2. nabeak), Beriain

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 611.867,000 eta Y: 4.733.014,000

Udalerria

Beriain

Proiektua

Hondakin plastikoak tratatzeko instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea:

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2513547