1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
367/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Lerateko Kontzejuko Auzo Batzarrak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 240/2025 prozedura arruntean bideratu da).
Lerateko Kontzejuko Auzo Batzarrak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 183/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez erabaki zen Lerateko Kontzejuari errekerimendua egitea ez dezan itxita eduki Allozko urtegiaren inguruan dagoen Lerate badiako aparkalekua eta aparkalekua ireki dezan, ebazpen hori jakinarazi eta bost eguneko epean.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 240/2025 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea. Errekurtso hori Lerateko Kontzejuko Auzo Batzarrak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
2. Ebazpen hau Gesalazko Udalari jakinaraztea, eta epatze deia egitea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan dadin, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Lerateko Kontzejuko Auzo Batzarrari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2513605