1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
137E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Eloko Udal Plan Orokorraren gainean Eloko Udalak sustatutako akats-zuzenketa, eragiten diena 114. eta 159. artikuluen idazketari, araudiaren 2. Ordenantzaren (Etxebizitza atxikia) "A eremuko" eraikigarritasunari eta Ondare Katalogoaren 31. fitxaren ordezkapenari.
Eloko Udalak 2025eko abuztuaren 19an egindako osoko bilkuran hartutako erabakia bidali du. Erabaki horren bidez onesten da Eloko Udal Plan Orokorrean (2024ko martxoaren 5eko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen behin betiko onespena) antzemandako akatsak zuzentzeko dokumentazioa, 114.6 eta 159.5 artikuluen idazketari, planaren araudiko ORD-2 ordenantzako A eremuko eraikigarritasunari eta Kultur Ondarearen Katalogoko 31. fitxari (Dorrea) dagokienez.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena aztertuta ere, non dagozkion zuzenketak zehazten baitira, egokitzat jotzen da hura onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Eloko Udal Plan Orokorraren akats-zuzenketa, Eloko Udalak sustatua, eragiten diena 114. eta 159. artikuluen idazketari, araudiaren 2. Ordenantzaren (Etxebizitza atxikia) "A eremuko" eraikigarritasunari eta Ondare Katalogoaren 31. fitxaren ordezkapenari.
2. Foru agindu hau Eloko Udalari jakinaraztea, espedientearen sustatzailea baita, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako zuzenketak indarra har dezan.
3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2513400