1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
12/2025 FORU LEGEA, urriaren 23koa, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2025eko aurrekontuan guztira 42.500,00 euroko kreditu-gehigarriak eta 1.791.378,00 euroko aparteko kreditua emateko.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:
FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUKO ZENBAIT DEPARTAMENTURI 2025EKO AURREKONTUAN GUZTIRA 42.500,00 EUROKO KREDITU-GEHIGARRIAK ETA 1.791.378,00 EUROKO APARTEKO KREDITUA EMATEKO.
HITZAURREA
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak txostenak igorri dituzte, aditzera emanik 2025ean zenbait gastu ordaindu behar dituztela, krediturik ez dutenak aurrekontuko partida egoki batean edo nahikoa ez den kreditua kontsignatua dutenak. Gastu horiek hurrengo ekitaldira geroratu ezin diren konpromiso batzuei dagozkie.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat egin behar bada aurrekontu indardunaren kargura eta aurrekontuan krediturik ez badago, edo kontsignatutakoa ez bada nahikoa eta ezin bada handitu foru lege horretan jasotako xedapenen arabera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak foru-lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura aparteko kreditu bat eman dezan lehenbiziko kasuan, edo kreditu-gehigarri bat, bigarrenean.
Era berean, bigarren paragrafoan ezartzen denez, kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua finantzatzeko edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuk balia daitezke, are Parlamentuak zuzenketen edo foru lege horretako xedapenen ondorioz berariaz onetsitako kredituetakoak, ekitaldi ekonomiko bereko diru-sarrera handiagoen kargura (diru-sarrera horiek errealak edo aurreikusitakoak direla ere), edo jatorrian dagoen gastua egiteari atxikitako diruzaintzako gerakinaren aplikazioaren kargura.
1. artikulua. Kreditu-gehigarri bat ematea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
2025eko ekitaldian 42.500,00 euroko kreditu-gehigarri bat ematen da, aurre egiteko SEI Elkartearekin dagoen hitzarmenaren finantzaketa-beharrei, Familia Berriz Elkartzeko eta Migrazio Dolurako Programarako.
Kreditu-gehigarri hori aurrekontu-partida honi aplikatuko zaio:
PARTIDA | ZENBATEKOA |
350001-35100-4819-231907 "Hitzarmena SEI Elkartearekin. Familia Berriz Elkartzea eta Migrazio Dolua" | 42.500,00 |
Kreditu-gehigarria 2025eko gastu-aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | ZENBATEKOA |
350001-35100-2600-231903 "Familia Berriz Elkartzeko eta Migrazio Dolurako Zerbitzua" | 42.500,00 |
2. artikulua. Aparteko kreditua ematea.
2025eko ekitaldian 1.791.378,00 euroko aparteko kreditua ematen da, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen finantzaketa-beharrei aurre egiteko.
Aparteko kreditu hori aurrekontuko partida hauei aplikatuko zaie:
PARTIDA | ZENBATEKOA |
210001-21300-7609-261630 "Berako Udalarentzako transferentzia, NA-1310 errepidea NA-4410 errepidearekin lotzeko saihesbiderako" | 300.000,00 |
G20001-G2100-7301-467302 "Fundazio-ekarpena, I+G Automozio eta Mekatronika Fundazioarentzat" | 1.491.378,00 |
Kreditu berezia aurrekontu-partida hauetan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura finantzatuko da:
PARTIDA | ZENBATEKOA |
220002-22100-6010-453252 "Hitzarmena Berako Udalarekin, NA-1310 errepidea NA-4410 errepidearekin lotzeko saihesbiderako" | 300.000,00 |
G10001-G1100-4800-323100 "Bekak eta laguntzak unibertsitate ikasketetarako" | 550.000,00 |
G20000-G2000-2269-467300 "Bestelako hainbat gastu" | 6.000,00 |
G20001-G2100-2276-467300 "Azterlanak eta lan teknikoak" | 58.450,00 |
G20001-G2100-4701-467300 "Ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzea, industriako doktoregoak" | 270.956,00 |
G20001-G2100-4819-467308 "Zientziaren dibulgazioa, I+G+B ezagutaraztea eta STEM bokazioak sustatzea" | 8.125,00 |
G20001-G2100-7701-467300 "Eskualdez gaindiko lankidetza proiektu eta jarduketetarako dirulaguntzak" | 7.437,00 |
G20001-G2100-7819-467300 "SINAIko eragileen I+G proiektuetarako laguntzak" | 5.666,00 |
G20001-G2100-7819-467302 "SINAIko eragileen I+G ekipamendua" | 25.834,00 |
G30001-G3100-2061-921C00 "Software korporatiboaren lizentziak eta mantentze-lanak" | 20.000,00 |
G30001-G3100-2262-921C03 "Mandatua CEIN erakundeari-Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren sustapen eta komunikaziorako laguntza" | 10.000,00 |
G30001-G3100-6090-921C00 "Sektore publikoaren eraldaketa digitalaren behatokia" | 22.500,00 |
G30001-G3100-6090-921C08 "DataNavarra 1.0: gobernantza eta datuen kalitatea. Datuaren bulegoa" | 40.410,00 |
G30001-G3100-6091-469100 "Eten digitala: diagnostikoa, ekintza plana eta eratorritako ekintzak" | 66.000,00 |
G30001-G3100-6094-921C03 "Planen jarraipenaren panela" | 50.000,00 |
G30001-G3100-6094-921C07 "Kontu emateko aginte-koadroa" | 50.000,00 |
820005 82600 7701 467304 "Eskualdez gaindiko lankidetza proiektu eta jarduketetarako dirulaguntzak" | 300.000,00 |
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2025eko urriaren 23an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.
Iragarkiaren kodea: F2513855