1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4907E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bigarren gastu-baimena onesten baita, 623.562 eurokoa, prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia finantzatzeko.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 4846E/2025 Ebazpenaren bidez, prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 3.500.000 euroko gastua baimendu zen 2025erako.
Aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten da 3.000.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko dela.
623.562,52 euro kendu direnez 2025eko Gastu Aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 partidatik, dagoeneko jakina da diru gehigarria dagoela beste gastu konpromisoei ekiteko.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Azaldutako guztiagatik, bigarren erreserba egitea eta baimena ematea proposatzen da, 623.562 euroko gasturako, 2025eko gastu aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 [PEP: E-24-000673-01] partidaren kargura. Toki-entitateek prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko bideratutako gastu baimenari 311.781 euro gehitzea proposatzen da, erreserbako partida horren kargura. Elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko bideratutako gastu baimenari 311.781 euro gehitzea proposatzen da, erreserbako partida horren kargura.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 623.562 euroko gastua baimentzea 2025eko gastu aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 [PEP: E-24-000673-01] partidaren kargura:
- Toki-entitateek prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko 311.781 euro, aipatutako partidaren kargura.
- Elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek prestakuntza eta enplegu tailerrak egiteko 311.781 euro, aipatutako partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513327