217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4846E/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak eta 3.500.000 euroko gastua baimentzen baita 2025erako. DDBN identifikazioa: 862191.

Enplegurako lanbide-prestakuntzaren sistema lan arloan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legearen bidez sistemaren osoko erreforma bati ekin zitzaion eta esparru juridiko berri bat ezarri zen hala enpresek nola Administrazio Publikoek langileen eskura jartzen dituzten prestakuntza-eskaintzetarako.

Lege horren 8. artikuluak ikas-ekinezko prestakuntza aurreikusten du, enplegu eta prestakuntzako prozesu misto baten bidezkoa. Prozesu horrek aukera ematen dio langileari ikaskuntza formala eta lanpostuko jardun profesionala uztartzeko, txandakako prestakuntza-kontratu baten bidez.

Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratuaren helburua da enpresa bateko lan-jarduera bat prestakuntza-prozesu batekin bateragarri egitea, lan-esperientziak prestakuntza teorikoa osatu eta aberastu dezan, lanbide-kualifikazioa eta laneratzea erraztuz.

2025-2028 Nafarroako Enplegu Planaren helburu estrategikoak dira Nafarroako langabezia orokorra murriztea, zailtasun bereziak dituzten kolektiboetan langabezia murriztea eta Nafarroan urtero prestatzen diren langileen kopurua handitzea.

2025-2028 Nafarroako Politika Aktiboen Planak (PAE’S) lehen helburu estrategiko hau du: "Enplegu-zerbitzuak eskatzen dituzten langileen eta langabeen enplegagarritasuna hobetzea, enplegu bat lortzeko aukerak handituz eta arreta etengabeko prestakuntzarako eskubidean jarriz". Helburu espezifikoetako batean zehazten da: "Lehentasunezko kolektiboei zuzendutako prestakuntzaren irismena hobetzea: Lantegi Eskolak, PIFE eta Prestakuntza eta Enplegu Tailerrak".

Bigarren helburu estrategikoa "Nafarroan lan-merkatu dinamikoa, erresilientea eta inklusiboa sortzen laguntzea, aukera-berdintasuna eta kalitatezko enplegua bermatzeko.

Zeharkako helburuetako bat gizarte-kohesioa da, eta lehentasunezko kolektiboen artean bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak daude. Zaurgarritasun hori areagotzen duten aldagaietako bi prestakuntza txikiagoa eta lan-ibilbiderik eza dira, eta aldagai horiek arintzen saiatzen dira deialdi honekin.

Deialdi hau Nafarroako 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoko 324. fitxan (Prestakuntza eta enplegu programa mistoetarako dirulaguntzak) jasota dago.

Irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuak, Enplegu Sistema Nazionalaren barruan enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituenak, 36.etik 40.era bitarteko artikuluetan zehazten ditu enplegu eta prestakuntzako programen baldintzak: xedea, garapena, parte-hartzaileen hautaketa eta finantzaketa.

Deialdi honen bidez, programa honekin bateragarri egin dezaketen langabeen eta enplegu prekarioan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetu nahi da, eta, horretarako, beharrezko prestakuntza eta esperientzia eman nahi zaie enpleguan sartzeko edo enplegua berme handienekin hobetzeko. Horretarako, onuradunak ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bat sinatuko du, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11. artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Era berean, deialdi honek lagunduko du Nafarroako Gobernua atxikita dagoen 2030 Agendako garapen jasangarriko helburu (GJH) batzuk lortzen. Zehazki, deialdi honek ekarpena eginen du bereziki GJH hauetan:

–4. GJHa. Kalitatezko hezkuntza: parte-hartzaileei prestakuntza teknikoa eta zeharkako gaitasunak emanen dizkielako funtsezko gai batzuetan, hala nola gaitasun digitaletan, jasangarritasunean, genero-berdintasunean eta trantsizio digitalean, besteak beste.

–8. GJHa. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa: deialdi honen bidez pertsonen prestakuntzan lagunduko delako, bai eta onura publikoko obra edo zerbitzuetan enplegua sortzen ere. Beraz, hazkunde ekonomikoa indartzen da.

–10. GJHa. Desberdintasunak murriztea: langabezian dauden pertsonak laneratzen lagunduko duelako.

Prestakuntza- eta enplegu-programak banakako ebaluazioaren araubidean emanen diren dirulaguntza publikoen bidez finantzatuko dira, eta erakunde onuradunek beraiek gauzatuko dituzte. Nafarroako Gobernuak 2025eko abuztuaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion NL-NEZeko zuzendari kudeatzaileari toki-erakundeek prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia banakako ebaluazio araubidean izapidetzeko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2025ean eta 2026an prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia onartzea.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. 3.500.000 euro erreserbatzea, 950002-96200-4819-242200 aurrekontu-partidaren kargura [PEP: E-24-000673-01]: Konferentzia sektoriala. 2025eko gastuen aurrekontuko tailer-eskolen programak eta programa espezifikoak.

4. 3.500.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontuko 950002-96200-4819-242200 partidaren kargura ([PEP: E-24-000673-01]: Konferentzia sektoriala. 2025eko gastuen aurrekontuko tailer-eskolen programak eta programa espezifikoak:

–1.750.000 euro toki-erakundeek egindako prestakuntza- eta enplegu-tailerretarako, erreserbaren aurrekontu-partida horren kontura.

–1.750.000 euro, elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek egindako prestakuntza- eta enplegu-tailerretarako, erreserbaren aurrekontu-partida horren kontura.

5. 3.000.000 euro gehiago arte baimentzen ahalko dira, baina, hori gauzatu ahal izateko, legez ezarritako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epe berri bat hastea ere. Hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuko a) erregelako 2. kasuan xedatutakoa aplikatuz, hau da, erabilgarri dagoen aurrekontu-kredituaren zenbatekoa handitu bada kreditua sortu, gehitu edo eranstearen ondorioz.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta argitaratu arte.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea akitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea eta jarduketa eremua.

Oinarri hauen xedea da dirulaguntza batzuk emateko prozedura arautzea, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egin daitezen Nafarroako Foru Komunitatean.

2.–Entitate onuradunak.

2.1 Hauek sustatzen ahalko dituzte deialdi honen bidez diruz lagun daitezkeen prestakuntza- eta enplegu-tailerrak:

a) Nafarroako toki-erakundeak, beren erakunde autonomoak eta horien menpeko edo horiei atxikitako entitateak, beren titulartasun osoa toki-entitate horiena bada eta Nafarroako Foru Komunitatean badaude.

b) Nafarroan gutxienez establezimendu bat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako entitateak.

2.2. Edukiera, instalazioak, ekipamenduak eta prestakuntza-materiala:

Erakunde onuradunek eskumena izanen dute kasuan kasuko onura publikoko edo interes sozialeko obrak edo zerbitzuak gauzatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan.

Gainera, prestakuntza-espezialitateen katalogoko prestakuntza emateko behar beste instalazio eta giza baliabide izan beharko dituzte, programek jasotzen dutenaren arabera.

Profesionaltasun-ziurtagiriak emanen badira, erakunde onuradunek egiaztatuta egon beharko dute, eskabidea egiten duten egunean, dagokion ziurtagiria emateko, eta bertan eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

Proiekturako erabiltzen diren ikasgelak, lantegiak eta gainerako gelak erakunde onuradunaren jabetzakoak ez badira, eskaera egitean egiaztatu beharko da prestakuntza emateko erabiltzen ahal direla.

Onetsitako proiektuaren memoriaren arabera, erakunde onuradunak jarri beharko ditu ikasgelak, lantegiak, altzariak, makineria eta abar, proiektuak behar bezala funtzionatzeko behar duen oinarrizko ekipamendua alegia.

Proiektuko memorian adierazitako gainerako ekipamendua prest egonen da erabiltzeko, hura behar bezala garatzeko beharrezkoa den unean.

3.–Prestakuntza- eta enplegu-tailerrak.

3.1. Prestakuntza- eta enplegu-tailerrak enplegu-prestakuntzako programa publikoak dira, eta, beraz, bideratuta daude haietan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna eta laneratze aukerak hobetzera, kualifikazioa jasoz eta lanbide-jardunean arituz, Estatuko araudi aplikagarrian adierazitako moduan.

Diruz lagundutako proiektuak laneratzera bideratuko dira, parte-hartzaileek lanbide-gaitasunak eta esperientzia eskuratuz. Nolanahi ere, proiektu horietan egindako jarduerek aukera eman behar dute parte-hartzaileen ikaskuntza eta lanpostuko jardun profesionala uztartzeko. Proiektua gauzatzen den bitartean, onura publikoko edo gizarte-intereseko obrak edo zerbitzuak eginen dituzte, ikasle langileek lan eraginkorra egin ahal izan dezaten.

Proiektuak 8 eta 20 parte-hartzaile arteko taldeetan landuko dira.

3.2. Proiektuaren iraupena, garapena eta edukia.

1. Proiektuak 3 eta 9 hilabete bitarteko iraupena izanen du, eta 2026ko irailaren 30a baino lehen akitu beharko da.

2. Prestakuntza-edukia:

a) Prestakuntza teknikoa.

Ikasle-langileek prestakuntza jasoko dute egin beharreko lanerako egokiak diren gaitasun teknikoetan. Prestakuntza tekniko hori prestakuntza-espezialitate bakarrekoa izan daiteke, edo prestakuntza-ibilbide batez osatutakoa. Ibilbideak hainbat espezialitate eta/edo espezialitatetako moduluak konbinatuz osatzen ahalko dira, betiere modulatu gisa agertzen badira.

Iraupena, edukiak eta eskolak emateko baldintzak horiek ibilbideak osatzen dituzten espezialitateen edo moduluen prestakuntza-programetan ezarritakoak izanen dira.

Espezialitate guztien erreferentzia izanen da Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta haien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira: https://sede.sepe.gob.es/FOET_CATALOGO_EEFF_SEDE/flows/main?execution=e1s1.

NL-NEZek, salbuespen gisa, dirulaguntza ematen ahalko du Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasota ez dauden prestakuntza espezialitateak emateko, entitate eskatzaileak aldez aurretik eskaera arrazoitua egiten badu.

Prestakuntza entitateek espezialitatearen alta eskatu beharko dute, eta, horretarako, prestakuntza programa bat eginen dute, prestakuntza-beharretara egokituko dena, eta NL-NEZek horretarako ezartzen dituen jarraibideak beteko dituzte.

Profesionaltasun-ziurtagiriak sartzen ahalko dira araututako lanbideen kasuan.

Profesionaltasun-ziurtagirien URLa: https://todofp.es/buscadorcertificados/buscador.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baliozkotuko du, edo ez, erakundeak proposatutako prestakuntza, bai eta haren egokitasuna, diseinua eta konfigurazioa ere, eta eskatzen ahalko du, proposamena oneste aldera, zuzenketak edo egokitzapenak egin daitezen.

b) Gainera, erakunde onuradunek honako jarduera eta prestakuntza-ekintza hauek programatu eta eman beharko dituzte, eta memoriaren prestakuntza-planaren barruan sartu beharko dira:

–Oinarrizko konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza. "Oinarrizko konpetentzia digitalen hastapenak" izeneko FCOI06 prestakuntza-espezialitatea emanen da, 26 ordukoa.

Eraldaketa digitala, jasangarritasuna eta berdintasuna. Gai honen edukiak 10 orduko iraupena izanen du gutxienez, eta hiru eremuen artean banatzen ahalko da, erabakitzen denaren arabera.

Honako hauei buruzko prestakuntza-jarduketak dira: lan-ingurunean teknologia digital berriak integratzea eta teknologia horiek duten eragina (zerbitzu berriak sortzea, profil profesionalak aldatzea edo sortzea, lan prozesuak aldatzea, komunikazio kanal berriak, etab.); garapen jasangarria (egungo premiak asetzea ahalbidetzen duen garapena, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe, eta oreka bermatuta hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte ongizatearen artean); eta genero zeharkakotasuna. Genero zeharkakotasuna estrategia eraginkor bat da emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, genero-desberdintasunak ezabatzeko, lan prozedurak eta metodoak zuzentzeko eta arlo horretan gizarte aldaketarako joerak sustatzeko.

Eraldaketa digitaleko eta jasangarritasuneko prestakuntza prestatzeko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatutako erreferentzia-materialak erabiliko dira: https://sites.google.com/view/td-y-sost-ndice-familias-profe/Indice-TD-SNE-familias-profesionales.

–Pertsonak lanpostuan duen portaera orokorraren ezaugarriei edo trebetasunei buruzko jarduketak: motibazioa, gizarte-trebetasunak, talde-lana, gatazken konponketa, proaktibitatea, erantzukizuna, autoezagutza eta autokonfiantza, enplegu-bilaketa aktiboa, etab. Gai horien edukiak gutxienez 10 orduko iraupena izanen du.

3. Ikas-ekinezko prestakuntza, jardun profesionalean ere aritzeko:

Prestakuntza eta lan-jarduera txandakatu egin behar dira proiektu osoan zehar.

6 eta 9 hilabete bitarteko iraupena duten proiektuetan, 160 prestakuntza-ordu eman ondoren, gutxienez 160 lan-ordu egin beharko dira prestakuntza-ordu gehiago eman aurretik, eta horrela ondoz ondo.

6 baino gutxiagoko iraupena duten proiektuetan, 80 prestakuntza-ordu eman ondoren, gutxienez 80 lan-ordu egin beharko dira prestakuntza-ordu gehiago eman aurretik, eta horrela ondoz ondo.

Salbuespen gisa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak muga horiek ez aplikatzea baimentzen ahalko du, erakunde eskatzaileak behar hori justifikatzen duen txosten arrazoitua eman ondoren.

4. Enplegurako orientazio-zerbitzu pertsonalizatuak, integralak eta inklusiboak.

Proiektuek enplegurako orientazio-zerbitzu pertsonalizatuak, integralak eta inklusiboak eman behar dizkiote parte-hartzaile bakoitzari, apirilaren 30eko 438/2024 Errege Dekretuaren III. kapituluaren arabera (438/2024 Errege Dekretua, Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Erkidea eta Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legean ezarritako zerbitzu bermatuak garatzen dituena), enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Orientazio-zerbitzu horiek honako hauek izanen dira: profil indibidualizatua egitea, ibilbide edo plan pertsonalizatua egitea eta banakako tutoretza, aholkularitza jarraitua eta parte-hartzaile bakoitzaren arreta pertsonalizatua.

Hilean bi zerbitzu eman beharko dira gutxienez, eta ORIENTASARE plataforma informatikoan erregistratu beharko da, egin eta gehienez ere 5 eguneko epean. Banakako profila eta ibilbide edo plan pertsonalizatua programaren lehen hilabetean egin beharko dira.

3.3. Proiektuko langileak.

1. Erakunde onuradunak kontratatuko ditu zuzendaritzako, irakaskuntzako, orientazioko langileak eta benetako lanaren tutoretzakoak, proiektuan adierazitako profilaren arabera. Erakunde onuraduna arduratuko da hautaketaz.

2. Proiektuak irauten duen bitartean, gutxieneko langile-ratio diruz lagungarria honako hau izanen da: Zuzendaritzako lanaldiaren ehuneko 50 eta orientazioko lanaldiaren ehuneko 50. Gainera, benetako lanaren monitorizazio/tutoretzako langileen figura sartzen ahalko da, proiektuan zehar %65erainoko lanaldiarekin, hala behar izanez gero.

3. Zuzendariek gizarte-, osasun-, hezkuntza- edo administrazio- eta finantza-zientzien arloko unibertsitate-tituluren bat izan behar dute, edo lehenago aipatutakoez bestelako unibertsitate-tituluren bat, gutxienez 6 hilabeteko esperientzia duena antzeko proiektuen zuzendaritzan eta koordinazioan.

Zuzendariaren eginkizunak honako hauek izanen dira:

–Irakasle-taldea koordinatzea eduki teoriko-praktikoen eta egin beharreko lanen plangintzari, programazioari, jarraipenari eta ebaluazioari dagokienez.

–Jarduketak grabatzea NL-NEZek adierazitako plataforma informatikoetan.

–Parte hartzen duten ikasle-langileak hautatzea eta erreklutatzea.

–Eguneroko jarraipena, kontrola eta kudeaketa, programa behar bezala garatzeko.

–Justifikazioa. Memoria teknikoa eta ekonomikoa egitea.

4. Orientatzaileek psikopedagogiako, psikologiako edo pedagogiako titulazio akademiko bat izan beharko dute, edo, bestela, aurrekoez bestelako unibertsitate-titulu bat, lanbide-orientazioan eta/edo prospekzio- eta bitartekaritza-lanetan gutxienez 6 hilabeteko esperientzia duena.

Orientatzailearen eginkizunak honako hauek izanen dira:

–Lagun egitea.

–Laguntza, orientazioa eta aholkularitza ematea enplegua bilatzearekin eta ikasle-langilea laneratzearekin lotutako gaietan.

–Jarduketak grabatzea NL-NEZek adierazitako plataforma informatikoetan.

5. Benetako lanaren monitoreak/tutoreak prestakuntzari lotutako titulazio akademikoa edo prestakuntza-programaren edukiarekin lotutako urtebeteko esperientzia izan beharko du gutxienez.

Hauek izanen dira pertsona horren eginkizunak:

–Benetako lana kudeatzea eta gainbegiratzea: zereginak betetzen direla kontrolatzea, materiala aurreikustea eta erostea, norbera babesteko ekipamenduak behar bezala erabiltzen direla gainbegiratzea, gorabeherak konpontzea, materialak behar bezala erabiltzen direla eta zereginak egiten direla ikuskatzea, etab.

–Onura publikoko edo interes sozialeko obrak edo zerbitzuak egiteko lantaldeak antolatzea eta kudeatzea: egutegia ezartzea, egin beharreko zereginak banatzea eta egokitzea, etab.

–Proiektua gauzatzeko ardura duten gainerako langileekin koordinatzea.

–Eta, oro har, bere eginkizunen barruan, proiektuaren zuzendaritzak adierazitako guztiak.

Benetako lanaren monitore/tutoreak ez du pertsona bera izendatzen ahalko zuzendari eta/edo orientatzaile eta/edo horien eginkizunak betetzen ahalko, eta alderantziz.

6. Erakunde onuradunak bermatu beharko du figura horiek (zuzendariak, orientatzaileak eta benetako lanaren monitoreak/tutoreak) bertan egonen direla haietako bakoitzarentzat aurreikusitako aldi osoan, eta ordeztu eginen ditu aldi baterako ezintasunaren kasuan, hamabost egunetik gorakoa denean. Borondatezko bajaren kasuan, 5 egun balioduneko gehieneko epean ordeztu beharko da. Betebehar hori bete ezean, 17.3.c) oinarrian aurreikusitako zigor ekonomikoa aplikatuko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek baliozkotzen dituen salbuespenezko arrazoiak daudenean izan ezik.

7. Erakunde onuradunak bere langileak sartzen ahalko ditu proiektuan, baldin eta titulazio edo esperientzia baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, dokumentu bat sinatu beharko du, langile horien eginbehar eta dedikazioak adierazita.

3.4. Prestakuntzaren ziurtagiriak.

Proiektuan parte hartu ondoren, ikasle-langileek erakunde onuradunak emandako egiaztagiria jasoko dute. Agiri horretan proiektuan emandako ordu kopurua agertuko da, baita eskuratutako prestakuntza teoriko-praktikoaren maila eta egindako prestakuntza.

4.–Parte-hartzaileak.

4.1. Honako hauek parte hartzen ahalko dute deialdi honetan aurreikusten diren proiektuetan:

a) Langabeak, enplegu zerbitzu publikoetan lan eskatzaile gisa inskribaturik badaude.

b) Enplegu zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden landunak, baldin eta lan egoera prekario batean badaude (lan egoera prekarioan egonen dira indarreko hilabeteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino soldata baxuagoa duten langileak), eta programa eta lana uztartzeko moduan badaude.

Pertsona guztiek ikas-ekinezko prestakuntzarako eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, baita ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuaren baldintzak ere.

Nolanahi ere, b) apartatuan deskribatutako parte-hartzaileen kopurua ez da izanen programatutako parte-hartzaile guztien ehuneko 30 baino handiagoa.

Langileak proiektua hasi baino egun bat lehenago zein lan egoeratan dauden, horren arabera esanen da langileak lanean ari direla edo lanik gabe daudela.

Aldi baterako enplegu erregulazioko espediente baten eraginpean dauden langileen kasuan, Enplegua babesteko zenbait neurri sozial hartu zituen irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege-dekretuan ezarritako baldintzetan badaude, ez dira lanean dauden pertsonatzat hartuko TMS/368/2019 Aginduaren 18.4 artikuluan ezarritako mugaren ondorioetarako, azaroaren 25eko TES/1109/2020 Aginduan ezarritakoa betez.

4.2. Parte hartzaileen hautaketa.

Proiektuan sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak ikaspostuen kopurua gainditzen badu, dagokion enplegu agentziak aurrehautaketa bat eginen du, honako irizpideen eta lehentasun-ordenaren arabera:

a) NL-NEZeko orientazio-sareko langileek bideratutakoak.

b) Gizarte zerbitzuek deribatutako pertsonak.

c) Gizarteratze eskubidea erabiltzeko errenta bermatua jasotzen duten pertsonak.

d) Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dutenak.

e) Ekainaren 3ko 1826E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako enplegu- eta prestakuntza-programa mistoen azken deialdian parte hartu ez dutenak.

4.3. Onuradunekin egindako kontratuak.

1. Proiektuak irauten duen bitartean, ikasle-langileei lanaldi osoko kontratua eginen diete erakunde onuradunek.

Ikasle-langileek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte, araudi aplikagarrian eta oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera, baldin eta Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluaren 2. apartatuko m) letran aurreikusitako gutxienekoak errespetatzen badira.

2. Horretarako, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratua erabiliko da, bat etorrita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.2 artikuluan eta, hala badagokio, bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

3. Ikasle-langileekin sinatutako lan-kontratuen iraupena ez da proiektuarena baino luzeagoa izaten ahalko.

4.4. Parte-hartzaileen betebeharrak.

Ikasleek prestakuntza-ekintzetara joan beharra dute, eta haiek aprobetxatu. Prestakuntza-ekintzan parte hartzeak dituen betebeharren berri emanen die parte-hartzaileei entitate onuradunak. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:

a) Hilabete batean hirutan baino gehiagotan huts egitea bidezko arrazoirik izan gabe.

b) Prestakuntza-ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza-ekintza normaltasunez egitea trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekin, ikaskideekin edo prestakuntza ematen duen entitateko langileekin.

e) Prestakuntza ematen duen entitateko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Prestakuntza ematen duen entitateko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.

Prestakuntza ekintza bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ez dute izena ematen ahalko ez eta parte hartzen ahalko ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatutako beste prestakuntza ekintza batean, harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.

Gainera, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoa bete beharko da.

4.5. Laneratzea.

1. Proiektu guztiek bermatu beharko dute bertan parte hartu eta ebaluatzen ahal direnen %15 laneratuko direla, gutxienez. Portzentaje hori aplikatu ondoren dezimalak geratuko balira, gertuen dagoen zenbaki osoaren arabera borobilduko da, gorantz edo beherantz eta, digitua 5 baldin bada, hurrengo zenbaki osoaren arabera borobilduko da. Pertsona bat ebaluatu ahal izateko, gutxienez proiektuak irauten duen denboraren %50 eman beharko du bertan.

2. Honela egiaztatuko da pertsona ebaluagarriak laneratu direla:

–Lan kontratuak, gutxienez 3 hilabeteko guztizko iraupenekoak, lanaldi osokoa bada, edo horren baliokidea, lanaldi partzialekoa bada –lanaldi erdikoa baino txikiagoa ez bada–, proiektuak iraun bitartean eta hura akitu ondoko 9 hilabeteetan. Horretarako, ez dira kontuan hartuko kontratu kateatuak, eta egindako proiektuaren lanbide-arloarekin lotutako lanbideetakoak izan beharko dute.

–Altak langile autonomoen araubide berezian, eta kuoten ordainketa, gutxienez 3 hilabetez, aurreko atalean zehaztutako epealdian.

Laneratzearen ondorioetarako, kontuan hartuko da administrazio publikoan sartzeko edozein bide, funtzionario, estatutupeko langile edo lan- edo administrazio-kontratudun gisa. Bazter geratuko dira enplegu sozial babestuko kontratuak eta NL-NEZek finantzatutako beste laguntza eta/edo dirulaguntza batzuei lotuta dauden guztiak.

3. Laneratze konpromisoak justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa da, laneratze epea akitzen denetik hasita.

5.–Eskaerak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

5.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren atariko (www.navarra.es/eu) tramiteen atalean dagoen deialdiaren fitxako "Eskaerak aurkeztea" tramitetik abiatuta.

5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

5.2.1. Erakunde eskatzaileek eskaera bat eta dagokion proiektuko memoria aurkeztu beharko dituzte egin nahi duten prestakuntza- eta enplegu-tailer bakoitzeko, eredu normalizatuaren arabera, honako dokumentazio honekin batera:

a) Eskatzaileen nortasuna identifikatzen duen dokumentazioa eta erakunde onuradunen izenean eta haiek ordezkatuz jarduteko ahalorde aski eta iraunkorra dutela egiaztatzen duena.

b) Dirulaguntzarik jasotzen ez duen proiektuaren kostua finantzatzeko kreditua baduela egiaztatzen duten agiriak.

c) Organo eskudunak proiektua onesteko hartutako erabakiaren ziurtagiria, entitate onuraduna 2.1.a) oinarrian adierazitakoetako bat bada.

d) 2.1. b) atalean adierazitako irabazi-asmorik gabeko elkarteen, fundazioen eta bestelako entitateen kasuan, eraketaren eskritura publikoa eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatutako estatutuak, irabazi-asmorik gabeko entitateak direla egiaztatzen dutenak.

e) Proiektua erakunde eskatzailearentzat berriak diren prestakuntza-espezialitateak emateko bada, erakunde eskatzaileak dokumentu hau aurkeztu beharko du: "Erantzukizunpeko adierazpena, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateak emateko eta inskribatzeko instalazioak eta baliabideak izateari buruzkoa".

f) Proiektuaren egutegia eta programazioa diseinatzea, prestakuntza zein egun eta ordutan emanen den eta zein lan ordutan eginen den aurreikusiz, 3.2.3 oinarrian ezarritako mugak errespetatuz.

g) Helburu bererako eskatutako edo emandako dirulaguntzen aitorpena.

h) Aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa jasotzeko kontua erregistra daiteke Kontuen eta ordainketen kontsulta izapidearen bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

i) Beste edozein dokumentu edo informazio gehigarri, uste bada beharrezkoa dela espedientea ebazten denerako.

5.2.2. Entitate eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatuz:

a) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan jasotako betebeharrak konplitzen dituela.

b) Irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoko espezialitateen prestakuntza emateko instalazio eta giza baliabide nahikoak dituela dioen adierazpena.

c) Adierazpena, dioena eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duela.

Eskaera sinatzean jarriko dira indarrean adierazpen horiek.

5.3. Eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita aurkezten ahalko dira. Aurkezteko epea 2025eko azaroaren 30ean bukatuko da.

Eskaera bakoitzak proiektu bakarra izan dezake.

2.1.a) oinarrian aipatutako entitateen kasuan, entitate horiek proiektu eskaera bakarra aurkezten ahalko dute. Erakunderen batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu, lehenengoa soilik hartuko da kontuan.

2.1.b) oinarrian aipatutako entitateen kasuan, entitate horiek proiektu eskaera bat baino gehiago aurkezten ahalko dute.

5.4. Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Halaber, eskaera aurkeztean baimena ematen zaio NL-NEZri eskaera ebazteko behar den informazioa kontsultatzeko eta administrazio publikoek egiten edo gordetzen duten dokumentazioa eskuratzeko. Horren aurka berariaz egonez gero, dagokion dokumentazio aurkeztu beharko da.

5.5. Ez dira berriz aurkeztu beharko interesdunak edozein administraziori lehendik aurkeztu dizkion agiriak, ez eta administrazioak berak eginak direnak ere. Ondorio horietarako, interesdunak azaldu beharko du administrazioaren zein organoren aurrean eta noiz aurkeztu zituen aipatutako agiriak, eta NL-NEZek bide elektronikotik eskatuko ditu, salbu eta interesdunak berariaz egin badu horren aurka. Hala bada, berak aurkeztu beharko ditu agiriak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Salbuespen gisa, aipatu erakundeak ezin baditu agiri horiek eskuratu, berriz aurkez ditzan eskatzen ahalko dio interesdunari.

6.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

6.1. Dirulaguntzaren eskaera aurkeztu ondotik, deialdi honetan adierazitako baldintzak betetzen ez baditu, pertsona interesdunei eskatzen ahalko zaie eskabidea zuzentzeko, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, nahitaezko informazioa edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzi dutela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluaren arabera.

6.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

7.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

7.1. Deialdi honen xede diren eskaerak ebazteko eskumena duen organoa NL-NEZeko zuzendari kudeatzailea da.

7.2. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa NL-NEZko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

7.3. Instrukzio organoak, behar diren egiaztapenak egin ondoren eta aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera, txostena prestatu eta dagokion esleipenaren ebazpen proposamena eginen du, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igortzeko.

7.4. Eskaeren instrukzioa aurkezten diren hurrenkera berari jarraikiz eginen da.

7.5. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Prozedura hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

7.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea akitu eta biharamunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, aurkezturiko eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, deusetan galarazi gabe organo eskudunak ebazpena emateko duen betebeharra.

7.7. Erakunde bakoitzak proiektu bat ematen ahalko du, gehienez.

2.1.b) oinarrian deskribatutako erakundeei egindako emakiden kasuan, gainera, lanbide-arlo eta eskualde bakoitzeko gehienez bi proiektu ezarri dira.

Dagokion enplegu-agentziari esleitutako herriek osatuko dute eremu bakoitza.

Eremu hauek ezartzen dira:

–Altsasuko eskualdea.

–Agoizko eskualdea.

–Doneztebeko eskualdea.

–Lizarrako eskualdea.

–Iruñeko eskualdea.

–Lodosako eskualdea.

–Tafallako eskualdea.

–Tuterako eskualdea.

7.8. 2.1.a) eta 2.1.b) oinarrietako erakundeei egindako emakiden ondorioz aurrekontu-kreditua geratzen bada, baina ez lerro bakoitzean emakida berri bat egiteko behar bestekoa, zenbateko horiek taldekatzen ahalko dira dirulaguntzarik gabe geratu den lehenengo proiektua emateko, sarrera-ordenaren arabera.

Kreditua eskatutakoa baino txikiagoa bada, horren berri ematen ahalko zaio proiektua aurkeztu duen erakundeari, eta berriz formulatzeko aukera eskainiko zaio. Interesaturik ez badago, eskabideari ezezkoa emanen zaio, aurrekonturik ez dagoelako, eta kreditua hurrengo eskabideari eskainiko zaio, sarrera-hurrenkeraren arabera. Eragiketa hori ondoz ondo eginen da kreditu erabilgarria agortu arte edo, aurrekonturik ez dagoelako, eskaera guztiak ukatu arte.

8.–Onetsiriko proiektuen aldaketak.

8.1. Proiektuak edo dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatu aurretik, horren berri eman beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, haietarako baimena eman dezan.

Aldaketa egiteko eskaeretan behar bezain ongi azaldu beharko da aldaketarako arrazoia, edo zer arazo sortu den proiektua hasieran pentsatu bezala ez egiteko. Horrelako eskaerak proposatu nahi den aldaketa hasi baino gutxienez 5 egun natural lehenago aurkeztu beharko dira.

8.2. Aldaketa horiek funtsezkotzat jotzen badira, NL-NEZek ebazpen bat emanen du onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu edo bertan behera uzten ahalko duena, kasua bada, egindako aldaketen garrantziaren proportzioan betiere.

Aldaketak ez funtsezkotzat jotzen badira, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaritzak emandako ofizioaren bidez jakinaraziko da baimena.

9.–Dirulaguntzen xedea.

Erakunde onuradunei ematen zaizkien dirulaguntzak erabiliko dira proiektuan parte hartzen duten ikasle-langileen akonpainamendu- eta kudeaketa-gastuak, prestakuntza eta soldaten eta gizarte-segurantzaren kostuak finantzatzeko, esleitzen zaien aurrekontu-zuzkiduraren arabera.

Erakunde onuradunen batek uko egiten badio dirulaguntzari, organo emaileak erabakitzen ahalko du, deialdi berria egiteko beharrik gabe, puntuazioaren arabera ezarritako lehentasun ordenan hurrengo dauden eskatzaileei ematea. Hori, proiektuari uko egin bazaio aurrekontu nahikorik ez izateagatik eta onuradunen batek laguntzari uko egitearen ondorioz aski kreditu askatu bada ukatutako eskaeretako bati gutxienez ere erantzuteko.

10.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

Programa bakoitzeko eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honako hauen batura izanen da:

1) Zuzendaritzarako, orientaziorako eta benetako lanaren tutoretzarako dirulaguntza.

2) Prestakuntzarako dirulaguntza.

3) Langile-ikasleen soldaten kostuari aurre egiteko dirulaguntza.

10.1 Zuzendaritzarako, orientaziorako eta benetako lanaren tutoretzarako dirulaguntza:

DIRULAGUNTZA

ZEREGINA

21.612,50 euro urteko (lanaldiaren %50ari dagokion zenbatekoa)

Zuzendaritza lanaldiaren %50ean, edo zati proportzionala

2.641,52 euro (lanaldiaren %100ari dagokion zenbatekoa)

Zuzendaritzaren kontratazioa 22 egun (hasi baino 15 egun lehenagora arte eta/edo akitu eta 7 egun geroago arte) lanaldiaren %100ean, edo horren zati proportzionala

21.612,50 euro urteko (lanaldiaren %50ari dagokion zenbatekoa)

Orientazioa lanaldiaren %50ean, edo zati proportzionalean

21.352,50 euro urteko (lanaldiaren %65ari dagokion zenbatekoa)

Benetako lanaren tutoretza lanaldiaren %65ean edo zati proportzionala

Erakunde onuradunak bere proiektuan hala aurreikusten badu, diruz laguntzen ahalko da zuzendariaren kontratazioa, proiektua hasi baino 15 egun lehenago eta/edo akitu eta 7 egun geroago gehienez lanaldiaren %100ean. Kasu horretan, hasi aurreko eta akitu ondoko egunen kalkulu proportzionala eginen da, oinarri honetan ezarritako kopuruaren arabera.

Borondatezko bajaren kasuan, langileak programan benetan lan egiten duen egunak bakarrik ordainduko dira. Aldi baterako ezintasunagatiko bajaren kasuan, langilea egoera horretan dagoen egunak ez dira ordainduko ordeztu behar diren hamabost egunetik aurrera, eta 17.3.c) oinarrian aurreikusitako penalizazioa aplikatuko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek baliozkotzen dituen salbuespenezko arrazoiak daudenean izan ezik.

10.2. Prestakuntzarako dirulaguntza:

a) Gaitasun teknikoen arloko prestakuntza-ekintzengatik eman beharreko zenbatekoa honako hauen baturaren emaitza izanen da: proiektatutako orduak, lanbide-arloari dagokion modulua (hurrengo taularen arabera) eta proiektatutako parte-hartzaile kopurua.

KODEA

LANBIDE ARLOA

MODULUA
(euro)

GKJ

Gorputz eta Kirol Jarduerak

10,85

ADK

Administrazioa eta Kudeaketa

9,88

NEK

Nekazaritza

12,60

ART

Artea eta Artisautza

11,80

ARG

Arte Grafikoak

11,80

MEM

Merkataritza eta Marketina

9,89

EOZ

Eraikuntza eta Obra Zibila

12,17

ELE

Elektrizitatea eta Elektronika

11,00

ENU

Energia eta Ura

11,29

FME

Fabrikazio Mekanikoa

12,35

OST

Ostalaritza eta Turismoa

12,02

IRUP

Irudi Pertsonala

12,77

IRUS

Irudia eta Soinua

12,35

ELI

Elikagaien Industriak

13,50

ERI

Erauzketa Industriak

12,17

INK

Informatika eta Komunikazioak

9,88

IMA

Instalazioa eta Mantentze-lanak

11,49

ZAK

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

12,17

KIM

Kimika

10,71

OSA

Osasuna

11,97

SEI

Segurtasuna eta Ingurumena

10,71

SSC

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

10,71

EJL

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

12,35

GIM

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

12,47

ZK

Zeharkako konpetentziak

9,88

PO

Prestakuntza osagarria

9,88

b) Oinarrizko konpetentzia digitalei eta eraldaketa digitalizazioari, jasangarritasunari eta berdintasunari buruzko prestakuntzagatik eman beharreko zenbatekoa proiektatutako orduen (9,88 euro) eta proiektatutako parte-hartzaileen kopuruaren baturaren emaitza izanen da.

10.3. Ikasle-langilearen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak ordaintzeko dirulaguntza.

Ikasle-langileekin izenpetzen diren ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuen ondoriozko soldata-kostuak lagunduko dira diruz, benetako lanaren portzentajearen proportzioan, eta urtean ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldataren %65eko gehieneko mugarekin. Diruz lagunduko dira Gizarte Segurantzari dagozkion eta kontratu horietarako araudi espezifikoan ezarrita dauden kuota guztiak, enplegatzailearen kargura, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta langabezia-kotizazioa barne, eta zenbateko horietan aparteko bi ordainsariren zati proportzionala sartuko da.

Legez edo erregelamendu bidez ezarritako derrigorrezko oporrak benetan egindako ordu gisa zenbatuko dira dirulaguntzaren ondorioetarako.

11.–Proiektuaren hasieraren eta exekuzioaren jakinarazpena.

11.1. Hasieraren jakinarazpena IRIS aplikazio informatikoaren bidez eginen da, proiektua hasi baino gutxienez 2 egun natural lehenago.

11.2. Proiektua hasi ondoren ikaspostu hutsik badago edo norbaitek bere tokia uzten badu, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira joandakoen ordez, baldin eta prestakuntzak irauten duen denboraren %25 gainditu ez bada.

11.3. Erakunde onuradunak IRIS aplikazio informatikoan erregistratu beharko du proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien zerrenda, aurreko atalean adierazitako epe berberetan. Baliozkotzat joko dira prestakuntzaren %25 gainditzen den eskola egunera arte (egun hori barne) egindako informazio erregistroak.

11.4. Proiektua hasi ondoren, erakunde onuradunek ikastaroaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, "Agirien taula. Tailerrak - entitateak" agirian zehazten diren epeetan eta moduan. Agiri hori Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, dago eskuragarri.

12.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

12.1. Dirulaguntzaren azken justifikazioa egin aurretik, erakundeak konturako ordainketak eskatzen ahal ditu, exekuzio memoria tekniko bat aurkeztuta.

Ordainketa partzialen baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40a proiektua bukatu, justifikatu eta exekuzioa egiaztatu ondoren pagatuko da.

12.2. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, proiektua akitu eta gehienez hilabeteko epean, eta 2026ko urriaren 31 baino lehen, entitate onuradunak justifikatzeko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko memoria tekniko bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena, prestakuntzan, akonpainamenduan eta laneratzean egindako lana zehaztuta.

b) Justifikazio memoria ekonomikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

1. Prestakuntza akitu zuten ikasle-langileen zerrenda, oinarri honen 4. atalean jasotakoaren arabera.

2. Justifikatutako aldiko ikasle-langileei soldaten eta Gizarte Segurantzaren kostuen kontzeptuan egindako ordainketen justifikazioa.

3. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

c) Prestakuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko txosten bat, 15.2 oinarrian adierazten den bezala. Txosten hori IRIS aplikazio informatikoaren bitartez aurkeztu beharko da.

12.3. Dagokion dokumentazioa aurreko paragrafoan adierazitako hilabeteko gehieneko justifikazio-epearen ondotik aurkezten bada, zigortu eginen da, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa eguneko ehuneko 1etik ehuneko 20ra bitarte murriztuta.

Hilabete iragaten bada eta erakunde onuradunak ez badu dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu, NL-NEZek erakunde onuradunari eskatuko dio justifikazioa 15 eguneko epe luzaezinean aurkez dezala. Ez badu justifikazioa aurkezten NL-NEZek emandako 15 eguneko epe horretan, dirulaguntza osorik itzuli beharko du, eta prozedura abiatuko da, 17. oinarriarekin bat.

12.4. Prestakuntzari dagokion dirulaguntza zehazte aldera, ikasle-langileek prestakuntza bukatu dutela joko da proiektuan emandako prestakuntza-ekintzen eta -jardueren orduen baturaren ehuneko 75era gutxienez joan badira. Gainera, lana aurkitzeagatik, beka bat jaso dutelako, edo lanekoak ez diren praktikak egiteko, prestakuntza utzi behar izan dutenek ere bukatu dutela joko da baldin eta, gutxienez, prestakuntzaren ehuneko 25 egin badute. Horretarako, ezin dira 15 egun baino gehiago pasa langabeak prestakuntza-ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanekoak ez diren praktikak hasten dituen egunera arte.

Proiektuan emandako prestakuntza-ekintzen eta -jardueren orduen baturaren ehuneko 50 gainditu duten eta salbuespenezko arrazoiengatik programa osatu ezin duten ikasleei dagokien ordainketa egiten ahalko da, NL-NEZri justifikazio arrazoitua ematen bazaio, eta exekuzioaren ehunekoa adinako dirulaguntza jasoko dute gehienez ere.

12.5. NL-NEZek aurkeztu den dokumentazioa ebaluatuko du, eta dagokion ordainketa onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen du.

13.–Bateragarritasuna.

Deialdi honen babesean jasotzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek zein atzerrikoek, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, salbu eta kontratatzeko pizgarrien dirulaguntzak.

Aurrekoa gorabehera, dirulaguntzen zenbatekoa ez da inoiz izaten ahalko, bakarrik nahiz beste batzuekin batera, proiektuaren exekuzioak sortutako kostuen ehuneko ehun baino handiagoa.

14.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

14.1. Deialdi honetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, entitate onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Proiektuaren hasiera, parte-hartzaileen zerrenda eta proiektuaren garapenean gertatzen diren altak eta bajak jakinaraztea, IRIS aplikazio informatikoaren bidez.

b) Dirulaguntzaren xedeko jarduera deialdian ezarritako moduan eta epean egitea.

c) Diruz lagundutako langileen lan kontratuak aurkeztea.

d) Proiektuan zehar egin beharreko jarduera osoaren plangintza eta egutegi xehatua aurkeztea proiektuaren hasieran, bai eta eskuratutako prestakuntza teoriko-praktikoaren maila zehazten duen ebaluazio-sistema bat ere.

e) "Datu pertsonalen tratamendurako arduradunaren hitzarmena" dokumentua ekartzea. Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan dago (https://www.navarra.es/eu/hasiera).

Sinatuta bidali behar da escuelas.talleres@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

f) NL-NEZek eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozeduraren instrukzio fasean, prestakuntza-ekintzak gauzatzeko fasean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabiliz, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileek prestakuntza-ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak.

g) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ezagutzera ematea ea beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu batzuek, nazionalek nahiz nazioartekoek, xede bererako emandako bestelako dirulaguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo baliabiderik jaso den, bai eta dirulaguntzak emateko kontuan harturiko xedeak edo baldintzak aldatu diren ere.

h) NL-NEZi behar beste justifikatzea onetsitako proiektuan aurreikusitako laneratze konpromisoak bete direla.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Diruz lagundutako jarduerak izaera publikoa duela agerraraztea. Diruz laguntzen diren programen zabalkunde eta garapenarekin zerikusia duten jarduketa guztietan, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren ikurra sartu beharko da, eta NL-NEZen eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) elkarlana aipatu. Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate onuradunaren ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

Entitateak deialdi honen berri emateko eta zabalkunderako baliatzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabili beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

k) Jarduketak grabatzea NL-NEZek adierazitako plataforma informatikoetan.

l) Parte-hartzaile bakoitzari aprobetxamendua egiaztatzen duen diploma bat ematea, deialdi honetan aurreikusitako baldintzetan, proiektuan parte hartu ondoren. Diploma horretan adieraziko da zenbat ordu iraun duen parte-hartzeak, eta lortutako prestakuntza teoriko-praktikoaren ebaluazioa eta egindako prestakuntza jasoko dira.

m) Parte-hartzaileei proiektura joateak dakartzan betebeharren berri ematea.

n) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

14.2. Gardentasun-betebeharrak:

14.2.1. Erakunde onuraduna 2.1.a) oinarrian adierazitakoren bat bada, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

14.2.2. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritako gardentasun-betebeharra bete beharko dute 2.1.b) oinarrian adierazitako irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako entitateek, baldin eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak urteko diru-sarrera guztien ehuneko 20 badira gutxienez, betiere gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek biltzen dituzten erakunde eta pertsona juridiko onuradunek, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, foru-lege horren 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute, entitatea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatua:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen konposizioa.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta haien arduraldia.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru-konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan adierazitakoa.

d) Onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko apartatuan ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez denen batura.

Ez da beharrezkoa izanen informazio hori entregatzea, dagoeneko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.

Erakunde eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun-betebeharrik, aurreko zenbakian deskribatutako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren inguruko adierazpena aurkeztu beharko dute aipatutako hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

Aurreko bi apartatuetan adierazitako gardentasun-betebeharrak betetzeko, dokumentazio hori aurkeztu beharko da Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko deialdiaren fitxako (www.navarra.es/eu/hasiera) "Gardentasun-adierazpena aurkeztea eta zuzentzea" izapidearen bidez.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakin eta ordainketa partzialak ere, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, onuradun guztiak behartuta egonen dira unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun-betebeharrak.

Errekerimenduari erantzuten ez bazaio horretarako emandako epean, eta aipatutako legearen 12.5 artikuluan adierazitakoari jarraituz, erabakitzen ahalko da 500 eurotik 5.000 eurora bitarteko hertsapen-isunak jartzea, erakunde interesdunari aldez aurretik ohartarazpena eginda eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

15.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

15.1. Parte-hartzaileek proiektuaren kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluazio hori IRIS aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen kalitatea ebaluatzeko galdetegi digitalaren bidez eginen da. Prestakuntza-entitateak galdetegi hori emanen die parte-hartzaileei proiektua bukatu aurretik.

15.2. Galdetegiak betetzeko eta entregatzeko epea bukatu ondoren, IRIS aplikazio informatikoak lortutako erantzunen batezbestekoak eta ehunekoak tabulatu eta kalkulatuko ditu.

Erakunde onuradunek, galdetegien emaitzak aztertuta eta prestakuntza-prozesuaren beste alderdi batzuk kontuan hartuta, 12.2.c. oinarrian aipatutako kalitate-ebaluazioaren txostena bete beharko dute IRIS aplikazio informatikoan, balorazioarekin eta, hala badagokio, hartutako neurriekin.

15.3 NL-NEZek beharrezkoak diren ekintza guztiak gauzatuko ditu proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, bai alderdi kualitatiboan, bai kuantitatiboan. Entitate onuradunek behar diren datu, agiri eta informazio guztiak emanen dituzte egindako jarduketa ebaluatzeko, justifikatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko. Zehazki, Gizarte Segurantzan kontsulta eginda egiaztatuko da programetan parte hartu dutenak laneratu diren.

15.4. NL-NEZek laguntzaren xedeko jarduketak ikuskatzen ahalko ditu, dirulaguntzak ematean aintzat hartutako eta ezarritako baldintza eta zehaztapenekin bat ote datozen egiaztatzeko. Horretarako, beharrezkoak diren bisitak eginen ditu, baita dirulaguntza jaso duten jarduerak egiten diren tokietara ere, beharrezkoa bada, horien betetze-maila ebaluatze aldera.

16.–Azpikontratazioa.

Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde onuradunek ez dituzte hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko proiektatutako prestakuntza-jarduera gauzapena eta proiektuko langileen funtzioak.

Proiektuko langileen kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko, kontratazio zuzena edo autonomoena bada. Prestakuntzaren kasuan, irakasleen kontratazioa ere ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Hirugarrenen azpikontratazioaren bidea Laneko Arriskuen Prebentzioaren esparruan prestakuntza emateko eta txartel profesionalak lortzeko soilik erabiltzen ahalko da, legediaren arabera entitate egiaztatuek eman behar dituzten kasuetan.

17.–Betebeharrak ez betetzea eta dirulaguntzak itzultzea.

17.1. mHartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo oinarri hauetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorturiko berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

17.2. Ezarritako epean justifikatzen ez bada, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta aurreratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, berandutze-interesak barne.

17.3. Aurreko ataletan aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Ez badira inondik inora betetzen dirulaguntzaren xede ziren helburuak, edo 12.3 oinarrian ezarrita dagoen justifikatzeko gehieneko epea –hilabete– igaro ondoko 15 eguneko epean ere ez bada justifikazioa aurkezten, emandako dirulaguntzaren %100 itzuli beharko da.

b) Dirulaguntzaren xedeko helburuak partzialki betetzen ez badira, edo 12.3 oinarrian ezarrita dagoen justifikatzeko gehieneko epea –hilabete– igaro ondoko 15 eguneko epean justifikatzeko betebeharra ere betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da.

c) Zuzendaritzako kideak, orientatzaileak eta monitore/tutore efektiboak hamabost eguneko epean ez badira ordezkatzen aldi baterako ezintasunaren kasuan, edo 5 eguneko epean borondatezko bajaren kasuan, 60 euroko zigor ekonomikoa ezarriko da egunean, baldin eta kontratazioa lanaldi osokoa bada, edo horren baliokidea den lanaldi partzialekoa, ordezkapenerako gehieneko epea igaro ondoren langileak ordeztu ez diren egun bakoitzeko.

17.4. Dirulaguntza erabiltzen baldin bada eman zen helburuetarako ez beste batzuetarako, eta aldaketa horren berri NL-NEZi ematen ez bazaio, dirulaguntza osoa itzuli beharko da, berandutze-interesak barne, ezar daitekeen zehapena galarazi gabe.

Entitate onuradunak dirulaguntza emateko aintzat harturiko baldintzen edo programen aldaketa jakinarazi eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onartu badu, dirua itzultzea beharrezkoa bada, ez da berandutze-interesik eskatuko.

17.5. Erakunde onuradunak ia "modu esanguratsuan" bete dituenean baldintza guztiak eta konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela egiaztatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak zenbateraino eta noraino bete ez diren ikusita. Deialdi honen ondorioetarako, "esanguratsutzat" joko da onetsitako proiektuaren %75 beteta izatea.

17.6. Oinarri hauetan ezarritako laneratze konpromisoa betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %5 itzuli beharko da laneratzearen portzentajea betetzen ez denean.

17.7. Erakunde onuradunak organo kudeatzaileari eskatzen ahalko dio dirulaguntzaren zati bat bere borondatez itzultzeko. Entitateak bere borondatez itzultzen badu dirua eta, dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa bada beranduntze-interesak aplikatzea, horiek kalkulatuko dira dirua itzultzen duen arte.

18.–Datuen babesa.

18.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

18.2. Erakunde eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak NL-NEZen fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, erakunde eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta gainerako garapen arauak.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; eta garapenerako gainerako arauak, hari aurka egiten ez dioten heinean. Erakunde onuradunen ardura izanen da prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonei aipatu erregelamenduaren 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

Halaber, organo kudeatzaileak proiektuetako parte-hartzaileen lan bizitzak kontsulta ditzan, erakunde onuradunek dagozkien baimenak eskatu behar dizkiete parte-hartzaileei.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein xedapen arau-emaile. Halaber, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea aplikatuko dira.

20.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak ere argitaratuko ditu datu horiek bere web-orrian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluan xedatutakoarekin bat.

21.–Errekurtsoak.

Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen aurka eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza esanbidezkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2513326