1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4594E/2025 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko. Ebazpen horren bidez, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak arautu ziren.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk arautu ziren espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresetan 30 urtetik beherako langabeen kontratazioa sustatzeko asmoz.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 12ko 172E/2025 Ebazpenaren bidez, 300.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 1eko 291E/2025 Ebazpenaren bidez, 1.200.000 euro handitu zen baimendutako gastua, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
Kontuan hartuta 2025. urte osoan eskaeren bolumena izan txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, eta beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena kentzea 330.000 euroko gastua egiteko Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko "Konferentzia Sektoriala. Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak" izeneko 950001 96100 4709 241205 [PEP E-24/000673-01] partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko urriaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513071