6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
8/2025 ofizio zirkularra. Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Muztioen salerosketan aritutako titularrak
Upategi erosleak erosketaren ohar bat jasoko du NIMBUSen, upategi saltzaileak betetakoa, hain zuzen ere. Erosketan sartu ondoren, depositua eta baimen zenbakia adierazi beharko dira.
Erositako muztioak eraldatzeko gutxieneko lermei dagokienez, aplikatzekoa izanen da kontseilu arauemaileak 10/2009 ofizio zirkularrean ezarritakoa. Honako hau dio zehazki:
Erositako muztioekin egiten diren ardoei gutxieneko lerma hauek deskontatuko zaizkie, eroslearen kargura:
- %1eko lermak, hondarra garbitutako muztioetarako.
- %4ko lermak, hondarra garbitu gabeko muztioetarako.
Salmenta NIMBUSen erregistratzean, upategi igorleari, erabilitako mahats kopuruaren arabera dagokion ardo babestutik, saldutako muztioari dagokion kopurua deskontatuko zaio, hau da, erretiratutako kantitatea ken %1, hondarra garbitutako muztioa bada, edo %4, hondarra garbitu gabekoa bada.
Upategi erosleak, erosketa NIMBUSen erregistratu ondoren, erositako muztioak sartu beharko ditu eta horiei ardoa egitearen ondoriozko lermak deskontatu beharko zaizkie (kasuaren arabera, %1ekoa edo %4koa, edo bi aldeek adostutakoa). Geratzen diren lermak bi modutara zenbatzen ahalko dira: lerma gisa edo liga gisa. Ligak ez dira ardoa egitearen ondoriozkotzat hartuko.
Bi alderdiek, saltzaileak eta erosleak, eroslearen kargurako lerma handiagoak ituntzen badituzte, kontseilu arauemaileak itundutako portzentajeak aplikatuko ditu. Kontseilu arauemaileari ituna jakinarazi behar zaio lekualdaketarako baimena eskatzearekin batera.
Kontseilu arauemailearen Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimendura jotzen ahal duzu behar duzun edozein argibide jasotzeko. Deitu 941 400 telefonora edo joan kontseilu arauemailearen bulegoetara.
Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Logroñon, 2025eko urriaren 17an.–Kontrol Organoaren zuzendaria, Alejandra Rubio Gil.
LOTURIKO DOKUMENTUAK
Nimbusen bidez kudeatzeko eta aurkezteko, nahiz eta paperean ere erregistratu behar den kontseilu arauemaileari aurkeztuta:
DI 0703 Egindako ardoaren zinpeko deklarazioa. Muztioen salerosketa.
Iragarkiaren kodea: E2513723