2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Birpartzelazio proiektua, AR-2 banaketa eremuko UO-3 eta SGV-2 antolaketa unitateetan. Hasierako onespena
Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau:
1. Udal Plan Orokorraren AR-2 (Biribilgunea) banaketa eremuko UO-3 (Barcos) eta SGV-2 (Iongraf) antolaketa unitateen birpartzelazio proiektua, Atarrabiako Udalak sustatua.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan eta 152. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Atarrabian, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2513293