217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1768. eta 1769. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2025eko urriaren 17an, hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1768. eta 1769. lurzatien xehetasun-azterketa, Samar Ali Parveenek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2025eko urriaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2513634