217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, AA-IBI-6 eremuan, Ibirikuko 35. poligonoko 2. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2025eko urriaren 9an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea AA-IBI-6 jarduketa asistematikoaren aldaketa xehatua, Ibirikuko 35. poligonoko 2. lurzatian dagoen eraikinaren katalogoaren fitxan antzemandako kontraesana edo akatsa zuzentzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta; hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko aukera izanen du.

Hirugarrena.–Jendaurreko epea iragandakoan Udalak behin betiko onetsiko du dokumentua, bidezkoak diren aldaketekin, hala badagokio.

Bertaratutakoek onesten dute, aho batez.

Aritzalan (Deierri), 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2513335