2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Industria-lurzoru urbanizagarri ordenatuaren plan partzialaren aldaketa, Sollenea industrialdean. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2025eko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Lurzoru urbanizagarri industrialaren plan partziala aldatzea. Sollenea poligonoa ", Pello Etxegia Telletxeak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bilakatuko da automatikoki.
Sunbillan, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2513351