217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 817. lurzatian. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2025eko maiatzaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 817. lurzatian, Centro de Caza Biurrun SLk sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2513338