217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Lezaungo Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urriaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2025. urteko plantilla organikoan.

Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Lezaunen, 2025eko urriaren 22an.–Batzordeko burua, Lucía Ros Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2513765