217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ollokiko 1. poligonoko 527. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren urriaren 15eko 378/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Ollokiko 1. poligonoko 527. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Apisa Área Promociones Inmobiliarias SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2513678