2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2026rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Donezteben, 2025ko urriaren 27an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2513920