217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Musika Eskolako Patronatuaren azkentzea. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2025ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Doneztebeko Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoaren azkentzea, desegin baita.

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2025ko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2513919