2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 958. eta 992. lurzatien itzulketa udal ondarera
Cintruenigoko Udalak, 2025eko abuztuaren 6an egindako osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen prozedura bat abiaraztea, zenbait lurzatiren lurrak Cintruenigoko Udalaren ondarera itzultzekoa, herri-lur izan daitezen.
Entzunaldia eman zaio espedienteko interesdunari, eta ez du alegaziorik egin.
Espedientea jendaurrean egon da, aurrez iragarkia argitaraturik 2025eko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 21ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko aldi hori iragan da inork aurkeztu gabe alegaziorik edo erreklamaziorik.
Azkenik, Cintruenigoko Udalak, 2025eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, espedientea behin betiko ebatzi zuen, eta erabaki zuen 3. poligonokoak diren 602., 687., 688., 796., 902., 958. eta 992. katastro-lurzatien lurrak Cintruenigoko Udalaren ondarera itzultzea, herri-lur izan daitezen.
Osoko bilkura berean, Udalbatzak erabaki zuen jasota uztea berrindartze proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren lurrak desjabetu egin direla, eta onuraduna dela Eólica Montes de Cierzo SLU. Lur horiek dira, bertzeak bertze, Cintruenigoko 3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 958. eta 992. katastro-lurzatietakoak.
Halaber, onetsi zuen erabaki hori Eólica Montes de Cierzo SLUri jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen erabakiaren aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar dezakeela, aukeran:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Cintruenigon, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2513644