217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, herriko kirolari, klub edo kirol-elkarteei dirulaguntzak emateko, kirol-lehiaketa ofizialetan parte har dezaten. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 863125.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/863125).

Deialdi honen xedea da Cascanteko Udalarekin inolako akordiorik sinatuta ez daukaten herriko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzea, haien gastuak finantzatzeko autonomia, Espainia edo nazioarte mailako kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenean, edo Cascanteko Udaleko Kirol Zinegotzitzak interes berezikotzat jotzen duen bertze edozein lehiaketatan, 2024ko urriaren 16tik 2025eko urriaren 15era bitarteko aldian.

Diruz lagungarriak izanen dira:

–Joan-etorrien gastuak.

–Ostatu-gauak.

–Kirol arropa eta materiala.

–Teknikarien ordainsariak.

Kirol-lehiaketetan parte hartzearen ondoriozko bertze edozein gastu, baldin eta, deialdiaren xedearen arabera, Kirol Batzordeak diruz laguntzeko modukotzat jotzen baditu.

Laguntzak jasotzeko eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Udalaren web-orrian eskura daitezke deialdi honen eskabideak eta eranskinak, bai eta oinarri arautzaileak ere: www.cascante.com.

Cascanten, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2513640