2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Borondatezko birpartzelazioa, Larragetako UR-9 unitatean. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Larragetako UR-9 unitatearen borondatezko birpartzelazioa, Larragetako UR-9 unitateko jabeek sustatua.
Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, aplikatzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina):
1.–Behin betiko onestea Larragetako UR-9 unitatearen birpartzelazio proiektua, Karol Zabalza Medinak, Diego Iraizoz Nagoresek, Luminalia SLk eta Ekuren SLk aurkeztua.
2.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Behin betiko onespenaren erabakiaren berri ematea Nafarroako Foru Administrazioari, eta igortzea behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
4.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152.4 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina)".
Berriobeitin, 2025eko urriaren 15ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2513394