217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Berriogoitiko UR-2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea Berriogoitiko UR-2 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. María Berta Larráyozek Iribarrenek aurkeztu ditu.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 162.4 artikuluarekin.

3.–Erabaki honen berri banan-banan ematea ukitutako jabe guztiei, eta gehienez ere hiru hilabeteko epea ematea, konpentsazio batzordea era dezaten eskritura publikoaren bitartez.

4.–Erabaki hau Berriogoitiko Kontzejuari igortzea, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Aurreko ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2513332