217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 135. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2025eko urriaren 16ko 339 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 5. poligonoko 135. katastro-lurzatian, San Francisco 1eko jabekideek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2513654