2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 872. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2025eko irailaren 30eko 317 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko S-V unitateko 5. poligonoko 872. lurzatian, David Martínez Ruizek eta Berta Inaga Prebostek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Beriainen, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2513314