2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Birpartzelazio proiektua, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan. Behin betiko onespena
2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, akats baten ondorioz, argitaratu zen ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremurako birpartzelazio proiektuaren behin betiko onespena, Arguedasko Udalak sustatuta.
Alkatetzaren 2025eko urriaren 17ko ebazpen baten bidez, erabaki zen behin betiko onestea ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremurako birpartzelazio proiektua, Arguedasko Udalak sustatuta.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko urriaren 17an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2513639