2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, bete daitezen familia-langileen hiru plaza, oposizio-lehiaketa bidez. Indarrik gabe uztea
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2025eko irailaren 24ko 2025- 0131 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, familia-langilearen hiru plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez (argitaratu zen 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an).
Bat etorriz irailaren 97/2024 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez aratu zen nola baloratu merezimenduak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko). Euskararen ezagutza baloratuko da plazak kokatuta dauden eremuaren arabera, honako irizpide hauen arabera:
a) Eremu euskaldunean: merezimenduen baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioaren %11.
b) Eremu mistoan: merezimenduen baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioaren %7.
Jakin da onetsitako deialdia ez datorrela bat aurreikusita dagoenarekin manu horretan, eta, beraz, buruaren 2025eko urriaren 21eko ebazpen baten bidez, erabaki da indarrik gabe uztea.
Ez dago kalteturik, ez baita argitaratu onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.
Horrenbertzez,
ERABAKITZEN DA:
1. Indarrik gabe uztea familia-langilearen hiru plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia, lehen adierazitako arrazoiengatik.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, espedientean interesdun gisa agertzen direnei jakinarazteko.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Zangozan, 2025eko urriaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2513735