217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

25-01666 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide dituena behin betiko emaitzak, honako honetan: deialdia, ofizial administrari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta izendapena

Nafarroako Administrazio Auzitegiak udal honi eskatu dio Amaia Balda Arrizurieta andreak Lekunberriko Udalaren 2025eko uztailaren 31ko erabakiaren aurka eta Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 19ko Ebazpenaren aurka jarritako 25-01666 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa bidaltzeko. Ebazpen hori ofizial administrari lanpostua lehiaketa-oposizio bidez betetzeko eta bertan izendatzeko deialdiaren behin betiko emaitzei buruzkoa da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapituluaren babesean, 279/1990 Foru Dekretuan araututako Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez, eta zehaztu gabeko hainbat pertsona hartzaile dituen administrazio egintza izanik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Honen bidez, interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamar egun balioduneko epearen barruan, aipatutako administrazio-espedientean interesdun gisa ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian (egoitza: Iturrama kalea 10, Iruñea; sarrera: Ezkirotz kalea).

Dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Lekunberri, 2025eko urriaren 17a.–Arkaitz Goikoetxea Arriola, alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2513645