2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, Musika Eskolako gitarra klasikoko irakasle lanpostua (C1 hizkuntza-eskakizuna) aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat lehiaketa-oposizio bidez eratzeko
Deialdi honen xedea da Irurtzungo Udal Musika Eskolako gitarra klasikoko irakasle lanpostua (B maila), derrigorrezko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, aldi baterako betetzea, lehiaketa-oposizio bidez, hutsik baitago plantilla organikoan. Gainera, ordezkapen-poltsa bat sortuko da lanpostu horretarako. Hautaketa-prozesua gainditu arren, ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatuko dute poltsa hori, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko.
Kontratuak irailetik abuztura arte iraungo du, biak barne, eta B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi plantilla organikoak zehazten dituen osagarriak izango ditu.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zazpi egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Irurtzungo Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, bai eta Udalaren webgunean ere: http://www.irurtzun.eus/.
Irurtzunen, 2025eko urriaren 27an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2513941