217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Sarea eraikitzea eta hura egokitzea "CATALANA DE BIOGÁS" industriatik lehendik dagoen sarera (RAA-E04) biometanoa injektatzeko, Artaxoako udal mugartean. Espedientearen kodea: 0010-GR.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. eta 96. artikuluetan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Deskribapena: sarea eraikitzea eta hura egokitzea "CATALANA DE BIOGÁS" industriatik RAA-E04 sarera biometanoa injektatzeko, Artaxoako udal mugartean.

–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.

–Sustatzailea: Nedgia Navarra SA.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0010-gr

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

PROIEKTU HONEK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO:
SAREA ERAIKITZEKO ETA EGOKITZEKO PROIEKTUA, BIOMETANOA INJEKTATZEKO "CATALANA DE BIOGÁS" INDUSTRIATIK LEHENDIK DAGOEN SARERA (RAA-E04), ARTAXOAKO UDAL MUGARTEAN (ESPEDIENTE KODEA: 0010-GR)

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

L (m)

BZa (m²)

ABOa (m²)

JOOa (m²)

Granja Villanueva SA

Artaxoa

11

823

310000000002191704IF

Elkorra, idoia

235,80

707,40

2.390,69

73,16

Sociedad de Corralizas y Electra de Artajona

Artaxoa

11

842

310000000002191723ZR

Basoa-larreak, larreak

0,00

0,00

69,41

0,00

Ochoa Echeverría Jesús María y Ochoa Jurio Jesús SK

Artaxoa

11

830

310000000002191711SK

Ureztalurrak, ureztalurretako alorrak, basoa-larreak, larreak

79,19

237,56

708,57

0,00

Ubidearen III. Sektoreko Ureztatzaileen Elkartea

Artaxoa

11

829

310000000002255564DM

Ureztalurrak, ureztalurretako alorrak, basoa-larreak, larreak

0,00

0,00

3,02

0,00

Artaxoako Udalaren herri-lurrak

Ochoa Echeverría Jesús María y Ochoa Jurio Jesús SK

Artaxoa

11

841

310000000002191722BE

Ureztalurrak, ureztalurretako alorrak

247,10

741,31

2.466,82

0,00

L = luzera. BZa = bide zorra. ABOa = aldi baterako okupazioa.

JOOa = jabari osoko okupazioa (balbulak eta injekzio modulua).

Iragarkiaren kodea: F2513638