1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3090/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek adierazi ziren ebazpen horren I. eranskinean, eta horien artean zegoen prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun lanpostua. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2164/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2950/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko urriaren 31n.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen erregelamendu bat, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak) eta, orobat, bat etorriz deialdiaren 3.7 oinarriarekin.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura; eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
Vilches Plaza, María Mercedes | 0010130 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Burlata | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Lalana Aguas, Silvia | 0010519 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZAKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO ZUZ. NAG. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Pérez Lafuente, María Jesús | 0012084 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Sesma Begue, María Victoria | 0011273 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA | Tutera | Funtzionarioa | Eremu ez-euskalduna | | | |
Chávarri Ancín, Ana Carmen | 0010518 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Torrecilla Arizala, María Dolores | 0006242 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Burlata | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Esquíroz Sánchez, Augusto | 0010541 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
López Ramírez, Isabel | 0005592 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Larraza Azcona, Itziar | 0011749 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Burlata | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Maceira Martínez, Edurne | 0010554 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Iragarkiaren kodea: F2513706