1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Sarea eraikitzea eta hura egokitzea "Iruñerriko Zerbitzuak" industriatik lehendik dagoen sarera (RMB-31088) biometanoa injektatzeko, Elortzibarko udal mugartean. Espedientearen kodea: 0009-GR.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Deskribapena: sarea eraikitzea eta hura egokitzea "Iruñerriko Zerbitzuak" industriatik lehendik dagoen sarera (RMB-31088) biometanoa injektatzeko, Elortzibarko udal mugartean.
–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.
–Sustatzailea: Nedgia Navarra SA.
–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0009-gr
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2513636