217. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Asociación de Porcino Certificado de Navarra (APOCERNA) izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela adierazten duen iragarkian.

2025eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, argitara eman da 8D/2025 Ebazpenaren iragarkia, zeinaren bidez adierazten baita Asociación de Porcino Certificado de Navarra (APOCERNA) izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000265; lehengo gordailu zenbakia: NA/287).

Ebazpenaren eta sinaduraren egunari dagokionez, akats hau antzeman da:

Honako hau dioen tokian:

"irailaren 24an".

Honela behar du:

"urriaren 7an".

Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2513097