1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3088/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadunen (prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean Psikologiako lizentziaduna (prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2133/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2947/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideari plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadunen (prebentzio diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko urriaren 31n.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, horrek ekarriko du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.
4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–PSIKOLOGIAKO LIZENTZIADUNEN (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA) LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO PLAZAK
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
LASA GORRAIZ, MARÍA JOSÉ | 0011458 | OSASUN DEPARTAMENTUA | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | Eremu mistoa | | | |
Iragarkiaren kodea: F2513708