215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatu egiten baitira Leatxe, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetan ezarri nahi diren energia elektrikoa ekoizteko instalazioetarako aurretiazko administrazio-baimenak eta instalaziook eraldatzeko eta husteko azpiegiturak, hain zuzen, "PE As de guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3" izeneko parke eolikoei dagozkienak, 4,5 MW-ekoak guztiak. Espedientearen kodeak: 1243-CE, 1244-CE, 1245-CE, 1246-CE eta 1247-CE.

1.–Aurretiazko administrazio-baimenen eskaerak.

Nafarroako haize-parkeen baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuz, Enigma Green Power 2 SLUk, Enigma Green Power 4 SLUk, Enigma Green Power 6 SLUk, Enigma Green Power 8 SLUk eta Enigma Green Power 10 SLUk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuten 2023ko uztailaren 17an, Leatxeko, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetan ezarri nahi ziren haize-parke hauetarako eta haien eraldaketa- eta ebakuazio-azpiegituretarako hurrenez hurren: "PE As de guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3" haize-parkeak, bostak ere 4,50 MW-ekoak.

2.–Informazio publikoaren eta kontsulten izapideak.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, ingurumen-inpaktuari buruzko aurreproiektuak eta azterlanak jendaurrean egon ziren 30 egunez, iragarkia argitara eman ondotik 2023ko irailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (203. zk.), 2023ko irailaren 29ko ‘Diario de Navarra’ eta ‘Noticias de Navarra’ egunkarietan eta ukituriko udalen ediktu-taulan, baita Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean ere.

Bost alegazio jaso ziren.

Aldi berean, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien taulan zerrendatzen diren erakundeei, eta horietatik bederatzik bidali zuten txostena.

ERAKUNDEA

TXOSTENA

Leatxeko Udala

X

Oibarko Udala

Zangozako Udala

X

Ingurumen Ebaluazioaren Atala

X

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

X

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala (abelbideak)

X

Ondare Arkitektonikoaren Atala

X

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

X

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

X

SEO/BirdLife

Ekologistak Martxan

Red Eléctrica de España SAU

X

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia

Ebazpen honen xede diren espedienteetan dago alegazio eta txostenen edukia.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluari jarraikiz, 2023ko azaroaren 20an eta 23an bidali zitzaizkien alegazioak eta txostenak parke eolikoen sustatzaileei.

3.–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

2024ko urtarrilaren 29an, jasotako alegazio eta txostenei erantzun zieten enpresa sustatzaileek, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiten hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko eskaera aurkeztu zuten.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondotik, ikusi zen ingurumen-inpaktuaren azterketa ez zetorrela bat maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 6 d) artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, erabaki zen eskaera ez helaraztea ingurumen-organoari eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen organoari, eta sustatzaileei jakinarazi zitzaien, zuzendu ondotik, beste tramite bat eginen zela proiektuak jendaurrean paratzeko eta kontsultak egiteko.

2024ko azaroaren 27an eta 2025eko urtarrilaren 24an, sustatzaileek eskatu zuten espedienteei dokumentazio gehiago eransteko, eta jarraitzeko izapideak egiten aurretiazko administrazio-baimena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena lortu ahal izateko.

4.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten bigarren tramitea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak dioenari jarraikiz, ingurumen-inpaktuari buruzko aurreproiektuak eta azterketak jendaurrean paratu zituzten 30 egunez, eta, horretarako, iragarki bana kaleratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko otsailaren 13koa, 30. zk.) eta ‘Diario de Navarra’ eta ‘Noticias de Navarra’ egunkarietan (2025eko otsailaren 19an), ukituriko udaletako ediktu-tauletan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean.

Lau alegazio jaso ziren.

Aldi berean, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien taulan zerrendatzen diren erakundeei, eta horietatik bederatzik bidali zuten txostena.

ERAKUNDEA

TXOSTENA

Leatxeko Udala

Oibarko Udala

Zangozako Udala

X

Ingurumen Ebaluazioaren Atala – Zuzendaritza Nagusia Ingurumena

Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala - Lurralde Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusia

Ustiapen Atala - Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua - Zuzendaritza Nagusia Ingurumena

Herri-lurren Atala - Zuzendaritza Nagusia Nekazaritza eta Abeltzaintza

X

Ondare Arkitektonikoaren Atala

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

X

Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

X

i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

Red Eléctrica de España SAU

X

SEO/BirdLife

Ekologistak Martxan

Acciona Generación Renovable

ENAGAS

NEDGIA

X

Heliosolar

X

Viscofan

X

Joluga Energy

Done Jakue Kontseilua

Smurfit Kappa

Nasertic

X

Vodafone Ono

Zangozako Mankomunitatea

Ebazpen honen xede diren espedienteetan dago jasota aipatutako txosten eta alegazioen edukia.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluak dioenari jarraikiz, alegazioak eta txostenak helarazi zitzaizkien parke eolikoen sustatzaileei 2025eko apirilaren 9an, 10ean eta 24an.

5.–Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

2025eko maiatzaren 7an, jasotako alegazio eta txostenei emaniko erantzunak aurkeztu zituzten enpresa sustatzaileek, eta eskatu zuten ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko tramiteak egiten hasteko, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatu artikuluan ezarritakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak eskaerak igorri zituen Ingurumen Ebaluazioaren Atalera eta Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalera.

6.–Ingurumen-inpaktuaren adierazpen ezezkoa.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 948E/2025 Ebazpenaren bidez, "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Ballinger 3", "PE Carabela 3" eta "PE Carraca 3" izeneko parke eolikoen ingurumen-inpaktuaren adierazpen ezezkoa egin zen, baita haien eraldaketa eta ebakuaziorako azpiegitura komunena ere, zeinak Enigma Green Power 2 SLU, Enigma Green Power 4 SLU, Enigma Green Power 6 SLU, Enigma Green Power 8 SLU eta Enigma Green Power 10 SLU enpresek sustatuak baitira, hurrenez hurren.

7.–Aurretiazko administrazio-baimenak ukatzeko proposamena.

2025eko irailaren 15ean aurkeztutako idatzi baten bidez, parke eolikoen sustatzaileek eskatu dute ez bueltatzeko proiektuak eskuratzeko eta konektatzeko prozedurei lotuta jarritako berme ekonomikoak.

2025eko urriaren 1ean aurkeztutako idatzi baten bidez, sustatzaileek, proiektuei emandako sarbide- eta konexio-baimenak iraungi ez daitezen, eta ikusirik gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu behar dutela proiektuei aldez aurreko administrazio-baimena ukatu izanaren aurka 39/2015 Legearen 56. artikuluaren 2. eta 3.i) apartatuetan xedatutakoaren babesean, behin-behineko neurri bat hartzeko eskatzen dute, zeinaren bidez eten eginen baitira proiektuei aplikatu beharreko mugarri administratiboak betetzeko epeak, energiaren arloko eta ekonomia suspertzeko beste esparru batzuetako neurriak onesten dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 1.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, espedientean dagoen dokumentazioa ikusita, eta bost espedienteen azterketa teknikoa egin ondotik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du espediente horiek ebaztea eta eskatutako aurretiazko administrazio-baimenak ukatzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluaren arabera, aurkeztutako eskaerak funtsean berdinak direnez, eskaera horiek metatu eginen dira baimenak ukatzeko ebazpenean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimenak ukatzea Leatxe, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetako "As de guía 3", "Ballestrinque 3", "Carabela 3", "Carraca 3" eta "Ballinger 3" izeneko haize-parkeetarako, bakoitza 4,50 MW-ekoa, eta haien transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.

2. Sarbide- eta konexio-baimenen iraungipena ez deklaratzeko agindua jakinaraztea sareko kudeatzaileari (hau da, I-DE Redes Eléctricos Inteligentes SAUri), ez betetzeagatik 2. mugarria (aldeko EGUNA) edo ondoko beste edozein mugarri.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, Ustiapen Atalari, Herri-lurren Atalari, Basoak Kudeatzeko Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Enigma Green Power 2 SLU, Enigma Green Power 4 SLU, Enigma Green Power 6 SLU, Enigma Green Power 8 SLU, Enigma Green Power 10 SLU, Nafarroako Ekologistak Martxan Elkartea, Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO BIRDLIFE), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Direcciones de Operación y de Desarrollo del Sistema de Red Eléctrica de España SAU, Enagás Transporte SAU, NEDGIA SA, Heliosolar, Viscofan, Joluga Energy, Smurfit Kappa, Vodafone Ono eta Nasertic sozietate eta elkarteei, eta ohartaraztea, ikusirik ez duela agortzen administrazio-bidea, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal zaiola Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari ebazpenaren aurka, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, espedientearen kodea adierazita.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Leatxeko, Oibarko eta Zangozako Udalei, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari, Done Jakue Kontseiluari eta Zangozako Mankomunitateari, eta ohartaraztea beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2513287