215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

431E/2025 EBAZPENA, urriaren 7koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, baimendutako kreditua handitzen duena dirulaguntza honen 2025eko deialdirako: Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntza, 2023-2027ko NPEPEren esparruan. DDBN identifikazioa: 806725.

Nafarroako Gobernuak 2024ko urriaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, 440.000 euroko urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzeko baimena eman zitzaion Landa Garapeneko zuzendari nagusiari, NPEPEren esparruan, nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2025eko ekitaldiko deialdia finantzatzeko, 2025eko eta 2027ko ekitaldien kargura. Ekitaldi bakoitzerako 220.000 euro esleitu dira.

Erabaki berean, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion deialdi horretarako baimendutako kreditua handitzeko INSTAL (75) esku-hartzean jasotako edozein deialditan erabili gabeko kredituen kargura. Esku-hartze horrek laguntzen hiru deialdi barne hartzen ditu urtean: "Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak", "Nekazari berriak ezartzeko laguntzak" eta "Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzak".

Abenduaren 31ko 463E/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko ekitaldirako deialdia, 2023-2027ko NPEPEren esparruan. Deialdi horren ebazpen zatiaren 3. puntuan kreditua handitzeko aukera dago, Gobernuaren erabakian jasotakoarekin bat.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 356E/2025 Ebazpenaren bidez, 2023-2027ko NPEPEren esparruko "Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak" izeneko 2025eko deialdiko dirulaguntzak esleitu eta ezetsi ziren, baita esleitutakoen lehenengo zatia ordaindu ere. Hartan eman den zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa denez, 20.000 askatu dira osotara: 10.000 euro 2025eko ekitaldiaren kargura, eta beste 10.000 euro 2027ko ekitaldiaren kargura.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 354E/2025 Ebazpenaren bidez, 2023-2027ko NPEPEren esparruko "Nekazari berriak ezartzeko laguntzak" izeneko 2025eko deialdiko dirulaguntzak esleitu eta ezetsi ziren, baita esleitutakoen lehenengo zatia ordaindu ere. Hartan eman den zenbatekoa baimendutakoa baino txikiagoa denez, 10.000 askatu dira osotara: 5.000 euro 2024ko ekitaldiaren kargura, eta beste 5.000 euro 2027ko ekitaldiaren kargura.

Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2025eko deialdian, aurkeztu diren eskaera guztiei erantzun ahal izateko aurreikusitako gastuek hasieran baimendutako kreditua gainditzen dute.

Hortaz, Nafarroako Gobernuaren 2024ko urriaren 9ko Erabakian jasotako deialdietako batean premia bat dago, eta beste batzuetan dagoen soberakinaren bidez betetzen ahal da.

Hortaz, bidezkoa da nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2025eko deialdirako zenbatekoa handitzea, bat etorrita abenduaren 31ko 462E/2023 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 30.000 euro gehituta, 15.000 euro 2025eko ekitaldikoak eta beste 15.000 euro 2027ko ekitaldikoak.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazari gazteak lanaldi partzialean ezartzeko laguntzen 2025eko deialdirako baimendutako kreditua handitzea, bat etorrita abenduaren 31ko 462E/2023 Ebazpenaren 3. puntuan ezarritakoarekin, osotara 30.000 euro gehituta, 15.000 euro 2025eko ekitaldikoak eta beste 15.000 euro 2027ko ekitaldikoak. Hori guztia 2023-2027ko NPEPEren esparruko "Nekazari berriak ezartzeko laguntzak" eta "Nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak" izeneko 2025eko deialdietako soberakinen kargura, 2025eko Gastuen Aurrekontuko 720004-72200-7700-412112: NPEPE LGENF 2023-2027 partidakoa eta 2027ko Gastuen Aurrekontuko partida baliokidekoa, betiere horretarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Argitalpena. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio errekurtsoak. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2513090