215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Boilurren aprobetxamenduaren eskaera

Torralba del Rioko Udalak boilurren aprobetxamendua esleitu behar du. Herritarren arteko esleipena eginen da lehenbizi, eta enkantea gero, honako baldintza hauei jarraikiz:

a) Interesa duten herritarrek 15 egun naturaleko epea izanen dute proposamenak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Torralba del Rioko Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduaren ordenantzan zehaztu agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta bete beharko dituzte ordenantza horretan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako baldintzak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

b) Herritar bakar batek ere ez badu aprobetxamendua bereganatzeko borondatea adierazten, enkante publikoa eginen da berehalakoan. Ahozko posturen bidez eginen da, eta sesteoa izanen du. Gora jotzeko postura 50 eurokoa izanen da.

c) Hasierako prezioa 350 euro da, urtean.

d) Aprobetxamenduaren prezioa sasoi bakoitza hasi baino lehen ordaindu beharko da, hau da, azaroaren 1a baino lehen. Prezio hori urtero handituko da, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako ezartzen duen KPIaren arabera, aurreko urte osoari dagokionaren arabera, alegia.

e) Sasoi bakoitzeko abendutik otsailera arteko hilabeteetan –biak barne– baino ezin izanen da boilurra atera.

f) Adjudikazioa zortzi urterako izanen da.

g) Adjudikazio-hartzaileak fidantza jarri beharko du Udalaren esku, eskatzen zaionetik 15 eguneko epean; fidanzaren zenbatekoa izanen da 8 urteko adjudikazio aldiaren guztirako zenbatekoaren %5ekoa, eta fidantza hori KPIarekin eguneratzen ahalko da Udalak egoki irizten badio.

Torralba del Rion, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2513175