215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Aldaketa, kiroldegi-igerilekuetako barne araubidearen erregelamenduan. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko maiatzaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren kiroldegi-igerilakuetako barne-araubidearen erregelamenduan, zehazki, 10.1, 16.2 eta 20.2 artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespena argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2025eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 10ekoa) eta Kontzejuaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatu epean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Hortaz, eta bat etorriz aipatutako araudian ezarritakorekin, behin betiko onetsita ulertzen da aldaketaren testua, eta dagokion iragarkia eta aldaketaren testu osoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2025eko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

ALDAKETA

III. KAPITULUA.–ABONATUAK

10. artikulua. Abonatu motak.

10.1. Tebasko Kontzejuko buruak urtero onetsiko ditu abonatu motak eta urtean ordaindu beharreko prezio publikoak instalazioak erabiltzeagatik.

IV. KAPITULUA.–EZ-ABONATUAK

16. artikulua.

16.2. Tebasko Kontzejuko buruak urtero onetsiko ditu ez-abonatu motak eta instalazioetara sartzeko eguneko sarreren prezio publikoak.

V. KAPITULUA.–INSTALAZIOEN ERABILERARI BURUZKO ARAUDIA

20. artikulua. Tenis, kirol anitzeko eta padel pistak.

20.2. Udan, oro har, bazkideek edo eguneko sarrera erosten dutenek bakarrik erabiltzen ahalko dute tenis pista. Erabilera "orduka" eginen da, atezaindegian erreserba formalizatu ondoren. Urtearen gainerako egunetan erreserbaren bidez eginen da, Kontzejuak kontratatzen duen aplikazio informatiko berariazkoan, eta Kontzejuko Batzarrak erabakitzen dituen prezio eta berariazko arauetara egokituko da.

Udan, oro har, bazkideek edo eguneko sarrera erosten dutenek bakarrik erabiltzen ahalko dute padel pista. Erabilera "orduka" eginen da, atezaindegian erreserba formalizatu ondoren. Urtearen gainerako egunetan erreserbaren bidez eginen da, Kontzejuak kontratatzen duen aplikazio informatiko berariazkoan, eta Kontzejuko Batzarrak erabakitzen dituen prezio eta berariazko arauetara egokituko da.

Iragarkiaren kodea: L2513253