215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2026rako lan-egutegia eta egun baliogabeen aitorpena

Sunbillako Udalak, 2025eko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2026ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Sunbillako gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri Eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Urtarrilaren 26a: bertako jai eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 11, 12a eta 13a: herriko festa egunak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri Eguna.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 7:40etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Sunbillako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 8:00etik 13:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2026. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sunbillako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Sunbillan, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2513262