2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Alkatetzaren urriaren 15eko 2025-0566 Ebazpenaren bidez, 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen-zatiak:
Ikusi da 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala.
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak Milagroko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2026rako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 3a: San Blas, jaieguna herrian.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2026ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Orobat, udal bulegoak itxita egonen dira abuztuaren 31n eta irailaren 1ean eta 2an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko festak direlako.
Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak direlako.
Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Milagron, 2025eko urriaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2513386