2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behien ustiategi estentsiboa
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, Udalaren Hirigintzako bulegoetan (Elon, Burgu kalea 4), ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan jarduerak ukitutakoek.
Espediente zenbakia: 250424M.
Sustatzailea: Manuel De Miguel De los Pinos.
Jarduera: haragitarako behien ustiategi estentsiboa.
Tokia: Getze Ibargoitiko 1. poligonoko 1. lurzatia.
Idotzinen, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.
Iragarkiaren kodea: L2513265