215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (2025eko bigarren seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da heldu den abenduaren 10en bukatuko dela hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2025eko bigarren seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin; zehazki, 117. artikuluan ezarritako errekarguekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra).

Uharten, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2513340