2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Ordenantza fiskaletako tasen eta prezio publikoen karga-tasa, indize eta aplikazio-koefizienteen aldaketa 2026rako
Funesko Udalak, 2025eko urriaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako tasen eta prezio publikoen karga-tasa, indize eta aplikazio-koefizienteen aldaketa 2026rako. Orobat, onetsi zuen ordenantza fiskal horietan bildutako tasak ezartzea eta antolatzea.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da Funesko Udalaren ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan egin aldaketa 2026rako, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Funesen, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2513296