2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2025eko urriaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Funesko Udalaren ordenantza fiskala.
Ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Funesko Udalaren ordenantza fiskala, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.
Funesen, 2025eko urriaren 13an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2513295