215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Aurreko erabakia 2025eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.

Ordenantzaren aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

GIZALEGEZKO JOKAERAK SUSTATZEA ETA ESPAZIO PUBLIKOEN BABESA ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETAREN TESTUA

–15.1. artikuluko c) apartatua aldatu da. Hona hemen testu berria:

15.1.c) artikulua. Obrak eginen dira, soil-soilik, ondoko ordutegiaren barnean:

–Astelehenetik ortziralera 8:00etatik 22:00ak arte.

–Larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 22:00ak arte.

Debeku da ordutegi horretatik kanpo obrak egitea, eta egiten badira, arau-hauste arina, astuna edo oso astuna izanen da, auzokideen lasaitasunari eragiten zaion asaldatze mailaren arabera.

–26. artikuluari 3. eta 4. puntuak gehitzen zaizkio. Hona hemen:

26. artikulua.

3. Preskripzioa.

Arau-hauste oso astunek hiru urteren buruan preskribatuko dute, astunek bi urteren buruan, eta arinek sei hilabeteren buruan. Falta oso astunetan ezartzen diren zehapenek hiru urteren buruan preskribatuko dute, falta astunetan ezartzen direnek bi urteren buruan, eta falta arinetan ezartzen direnek urtebetean.

4. Iraungipena.

Zehapen prozeduran ebazpen espresua eman eta jakinarazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izanen da, espedientea irekitzeko ebazpen administratiboa ematen den egunetik hasita. Ebazteko eskumena duen organoak erabakitzen ahalko du, ebazpen administratibo arrazoitu baten bidez eta behar bezala justifikatutako arrazoi batengatik, ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea, baina, betiere, prozedura izapidetzeko ezarritako epea gainditu gabe.

Iragarkiaren kodea: L2513330