215. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

Aurreko erabakia 2025eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTU ETA ATERATZEKO NAHIZ MERKATARITZA-LOKALEK EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETAREN TESTUA

–11. bis artikulua gehitzen da. Hona hemen testua:

11.bis artikulua. Zamalanak.

Merkataritza edo industria jardueren titularrek zamalanak egiteko espazioak erreserbatzen ahalko dituzte.

Establezimendu horiei hornigaiak banatzen dizkieten ibilgailu komertzialek eta bertzelakoek modu honetan eginen dituzte zamalanak:

1. Zamalanak horretarako gordetako tokietan eginen dira, eta Udalak onetsitako ordutegiaren barruan. Ordutegi hori dagokion senaile bertikal eta horizontalen bidez adieraziko da.

2. Zamalanetarako tokia erreserbatzen ahalko da, astean 6 orduz gehienez, ordu tarte hauen barnean:

–Astelehenetik ortziralera, 7:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

–Larunbatetan: 07:00etatik 11:00etara.

–Igande eta jaiegunetan: ezinen da erreserbarik egin.

3. Erreserba horrengatik, ordainduko da ordenantzan ezarritako urteko tarifa orokorraren %50eko tarifa; hau da, 20 euro urtean, metro lineal bakoitzeko. Eskatzailearen kontura izanen da indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharreko seinaleztapenaren kostua.

4. Zamalanetarako erreserbari ez zaizkio aplikatuko aurreko 11. artikuluan ezarritako gehieneko eta gutxieneko zabalerak.

–Eta honako hau gehitzen da tarifen eranskinean:

Zamalanetarako tarifak: urteko tarifa, 10 euro metro lineal bakoitzeko, urtean. Eta alta emateko tarifa bat, izanen dena indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharreko seinaleztapenaren kostua.

Iragarkiaren kodea: L2513321